Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
PRESTAKUNTZA BIDEAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO 2024ko DEIALDIA, IKERTALDE/IKERKETA PROIEKTU BATEN BALIABIDE PROPIOEKIN FINANTZATURIK
Aurkezteko epea zabalik (2024/04/23 - 2024/05/07) 22/04/2024:Deialdia argitaratu da
-
ETORKIZUNA ERAIKIZ GIPUZKOA TALDEAN 2024 PROIEKTUAK
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/04/30 12:00) 2024/04/18- Deialdia argitaratu egin da
-
UPV/EHUn Azpiegitura Zientifikoa eta Funts Bibliografikoak erosi eta berritzeko laguntzak 2024
Aurkezteko epea itxita (2024/02/08 - 2024/02/29) 2024/04/18- Onartutako eskabideen zerrenda argitaratu egin da. 2024/02/07- Deialdia argitaratu egin da
-
ETORKIZUNA ERAIKIZ GIPUZKOA TALDEAN PROIEKTUAK
Aurkezteko epea itxita (2023/05/24 - 2023/06/19 12:00) 2023/05/24 - Ardurapeko adierazpen eta prozedura dokumentuak aldatu egin dira.
-
UPV/EHUn IKERTZAILEAK PRESTATZEKO KONTRATAZIO DEIALDIA (2023)
Aurkezteko epea itxita (2023/06/06 - 2023/06/27) 2024/04/18 Emandako eta ukatutako eskareren behin betiko ebazpena argitaratu da. 2024/03/21 Akatsen zuzenketa. 2024/03/19 Emandako eta ukatutako eskaeren behin-behineko ebazpena aldatzea. 2024/03/13. Onartu eta ukatutako eskaeren behin-behineko ebazpena. 2023/15/12. Balorazio Fasera pasako diren eskaeren behin betiko zerrenda zuzenduta. I Fasea. 2023/11/29. Balorazio Fasera pasako diren eskaeren behin betiko zerrenda. I Fasea. Modalitate I, II III, eta IV.
Albisteak
SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorrak zerbitzuen I. bileran izan ziren, “Evaluación Científica en los Vicerrectorados de Investigación: ¿qué necesitan nuestras universidades y gestores” izenekoan, Granadan (2017ko urriaren 26tik 17ra) (2017/12/11)
Lehenengo argitaratze data: 2017/12/11
Maria José Rodríguez eta Fátima Pastor, UPV/EHUko SGIkerretako Zientziometria Unitateko kideak, zerbitzuen lehenengo bileran izan ziren, “Evaluación Científica en los Vicerrectorados de Investigación: ¿qué necesitan nuestras universidades y gestores?” izenekoan, 2017ko urriaren 26tik 27ra, Granadako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean. Unibertsitate horretako Ikerketaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak antolatu zuen jardunaldia.
Foroan 103 kidek parte hartu zuten: Espainiako eta Amerikako unibertsitateetako bibliometriaren arloko profesionalek eta I+Gko gestoreek. Bertan, azpimarratu zen pertsonak, taldeak, erakundeak edota herrialdeak ebaluatzeko orduan garrantzitsua dela bibliometriak emandako informazioa adituek emandakoarekin zuhurtziaz konbinatzea, betiere ebaluazio horren dimentsioa eta xedea kontuan hartuta.
Unibertsitateen rankingei dagokienez, agerian gelditu zen ikerketaren dimentsioa dela unibertsitateen osagai nagusia, eta, beraz, taxuzko ikerketa lana egitea dela unibertsitateen artean leku ona edukitzeko estrategiarik egokiena.
Bilerari hasiera eman zioten Fernando Cornetek (Berezko Planaren zuzendaria - UGR), Evaristo Jiménez-Contrerasek (Bibliometriako katedraduna - EC3 taldea) eta Pedro Ángel Castillo Valdiviesok (Zientzia Politikako idazkaria - UGR). Ondoren, mundu osoko hainbat ikertzaile aritu ziren konferentziak ematen: Henk F. Moed (Leidengo Unibertsitateko CWTS ohia), Domingo Docampo (Vigoko Unibertsitatea), Jordi Molas (INGENIO-[CSIC-EHU), Juan Gorraiz (University of Vienna), Daniel Torres Salinas (Granadako Unibertsitatea), Nicolás Robinson (Georgia Tech) eta Javier Cantón (Medialab-UGR).
Jardunaldien amaieran, UGRko Medialabeko irratian eztabaida egin zuten Radiolab saioan, Javi Cantónek (Medialab-UGR) eta Inma Díazek (Medialab-UGR) zuzendurik, bibliometriarekin lotutako gaur-gaurko gaiei buruz. Mikrofono irekiko saio horren bidez, iritziak eta ideiak trukatu nahi izan zituzten bertaratuen eta hizlarien artean.
Bileraren arrakasta ikusirik, asmoa da etorkizunean ere beste bilera batzuetan ideiak eta ikuspegiak azaltzen jarraitzea, batetik, eta zientziaren eta gizartearen esparruan lan egiten duten bibliometria unitate guztien artean lankidetza sare bat osatzea, bestetik.