EIG CONCERT-Japan deialdia: Food Crops and Biomass Production Technologies

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/01

European Interest Group for Japan (EIG Japan) delakoa 2014an sortu zen. Bere helburua da Zientzia eta Teknologia alorrean Europako eta Japoneko Zientzia eta Teknologia agentzien arteko komunikazioa sustatzea.


Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren baitan (MINECO) Nazioarteko proiektuen azpi zuzendaritzak  parte hartzen du ekimen honetan 250.000 euroko aurrekontuarekin. Hain zuzen ere, Ekonomia-Garapen eta Berrikuntza Estatuko Zuzendaritzak hartzen du parte.


Deialdia EIG CONCERT-JAPAN web gunean argitaratu da ondorengo ikerketa-lerrorekin:  "The overall aim of this call is to support scientific research to further our understanding of the various phenotypes of useful food crops and biomass (including also algae biomass) plant species under a variety of environmental conditions towards improved yield and quality/functionality of those species under changing global climate".

MINECOk finantzatuko ditu soilik proposamenetan parte hartzen duten Espainiako entitate hautagarriak, eranskin nazionalari jarraiki. Horretarako 2016ko Nazioarteko Baterako Programazio Ekimena (Acciones de Programaci├│n Conjunta Internacional 2016 ) deialdia erabiliko du. MINECO-k finantzatuko ditu EIG CONCERT-Japan deialdiak jasotzen dituen gai guztiak, biomasa salbu.


Espainiako banakako partaideak gehienez jasoko ditu 100.000 euro diru-laguntza proposamenaren kide bada eta gehienez 150.000 euro diru-laguntza proposamenaren koordinatzailea bada. Espainiako bi entitatek proposamen berdinean parte hartuz gero Espainiako kide guztiek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jasoko dute (50.000 euro gehiago jaso aukera dago Espainiako Ikertzaile nagusiak proposamena koordinatzen badu (principal project leader).


Garrantzitsua da Espainiako eranskina kontsultatzea, hainbat bateraezintasun daude eta.


Proposamenak aurkezteko epea: 2016ko Apirilak 28 arte.


Informazio gehiago: http://eshorizonte2020.es/actualidad/noticias/convocatoria-de-proyectos-transnacionales-con-participacion-del-mineco-en-el-marco-del-eig-concert-japan


proyectoseuropeos@ehu.eus