Kutsatzaile ezberdinen ezabakuntzarako materiale ezberdinen aktibitate zinetiko eta katalitikoaren monitorizazioa, SCAB-aren laguntzarekin (2016/12/23)

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/23

ImaKris/MaKrisI, Zientzia eta Teknologia Fakultateko taldeak, MOF (Metal-Organic Framework) motako materiale metalo-organikoekin lan egiten du. Materiale hauek azaleko azalera handia eta konposatu ezberdinak ingurune urtsu zein gaseosoetan xurgatzeko propietateak dauzkate. Propietate hauek, kutsatzaile industrialen ezabakuntzarako aplikazioak balioztatzen dituzte. Garrantzi handieneko aplikazioak, ingurune urtsuetan azaleratzen diren kutsatzaileak eta koloratzaileak ezabatzeko dira.

Mota honetako konposatuak ezabatu ahal izateko bideetako bat, materiale hauen aurrean kutsatzaileen kontzentrazioaren monitorizazioa eta segimendua egitea da, horretarako masa espektrometriari akoplatutako gas kromatografia moduko teknikak erabiliz azaleratzen diren kutsatzaile hegazkorrak edo semi hegazkorrak direnean eta UV-vis koloratzaileen kasurako. Kontaminatzaileak ezabatzeko, MOF moduko materialeen moduan funtzionatzeaz gain, garrantzitsua da bere aktibitate katalitikoa ezagutzea. GC/MS-ren bidez,materiale hauen aurrean kutsatzaileen degradazio/monitorizazio ikerketekin batera, sortzen diren produktu produktu berriak identifikatu eta kuantifikatu daitezke. Honek, posible egiten du alde bateik erreakzio ezberdinen (oxidazio, kondentzazio…) aldibereko ikerketa egitea, eta bestetik erreakzio/eliminazio zinetiken ikerketa egitea.

SCAB-k daukan ekipamenduak eta SGIker-en laguntzak, interesgarriak izan diren publikazio zientifikoak ondoriotzat izan duten hainbat ikerketen garapena bermatu dute.