SGIkerrek drogei, medikamentuei eta adikzioei buruzko informazioa bilatzen ikasteko tailer bat eman die La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei (2017/01/16)

Lehenengo argitaratze data: 2017/01/16

La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei
La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei

DBHko gazteei bokazio zientifikoa pizteko jardueren artean, UPV/EHUko SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren Zientziometria Unitateak ¿Dónde puedo encontrar información de calidad sobre Drogas, Fármacos y Adicciones? tailerra eman die La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako 20 ikasleri, UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Informatika Ikasgelan, Bilbon, 2017ko abenduaren 11n.

Lau orduko tailer horretan, Bilboko ikastetxeko parte hartzaileek ikasi dute, alde batetik, zientzialariek batik bat zein iturri baliatzen dituzten adikzioa sortzen duten drogei eta medikamenduei buruzko informazioa bilatzeko eta, bestetik, zein diren informazio erkatua eta kalitatekoa lortzeko estrategia efizienteenak.

Egitasmo hau UPV/EHUko SGIkerrek sortutako jarduera lerroaren barruan antolatu da, eta, beste jarduerek bezala, helburu du gazteenen artean karrera zientifikoetarako joera sustatzea, ikerkuntzaren hainbat alderdi erakutsita. 2017ko urtarrilaren 18an, Estudios de Fármacos mediante RMN en estados sólido y líquido tailerra emango da UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean, eta hilaren 25ean, berriz, ¿Complementos vitamínicos estimulantes o drogas "alegales"? Conociéndolas desde el análisis químico y combatiéndolas desde la Genómica tailerra egingo da Bizkaiko Campusean.