L

López Fonseca, Rubén

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Irakasle Titularra naiz 2007. urtetik aurrera. Nire ikerkuntza zereginak 1997an hasi nituen (Doktore Tesiarekin batera, 2001ean defendatua eta 2003ko deialdian Doktorego Sari Berezia jaso zuena). Nire irakaskuntza zeregina 2002an hasi nuen denbora murriztuko behin behineko irakasle bezala. Nire ikerkuntza gaiak ingurumenaren babeserako eta energia garbiaren ekoizpenerako prozesu katalitikoen garapena dira. Ikertzaile laguntzaile bezala 16 Ikerkuntza Proiektuetan parte hartu dut, eta 4tan Ikertzaile Nagusi izan naiz. Zerrendatutako aldizkarietan 73 artikuluren eta zerrendaz kanpoko aldizkarietan 10 artikuluren egile naiz (h=24). 1200 baino aipamen gehiago jaso dute nire lanek. Patente baten asmatzaileen artean nago. Lau Doktore Tesi zuzendu ditut (haietako bik Doktorego Sari Berezia eta Sociedad Española de Catálisisen Saria jaso dute). Gaur egun beste bi Tesiren zuzendari naiz. ANEP-eko proiektuen ebaluatzaile ere banaiz. Ingeniaritza Kimikoa eta Katalisi Aplikatua sailetako hainbat kongresutan (estatu mailakoak zein nazioartekoak) parte hartu dut 190 ekarpenekin. 2007ko Reunión de la Sociedad Española de Catálisis en idazkari izan nintzen. Lau ikasturtetan zehar IK Graduko Tutoretza Pertsonalizatu Planeko Koordinatzaile izan naiz. Gaur egun IK graduan Elkartruke Akademikorako Koordinatzaile naiz. UPV/EHUren titulu propioa den "Especialista en Medio Ambiente y Sostenibilidad" tituluan irakasle naiz.

Irakasgaiak

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Termodinámica Aplicada (2.), Organización y Gestión de Proyectos (4.) INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Catálisis y Procesos Catalíticos, Tecnologías Catalíticas para el Control de la Contaminación del Aire