XSLaren edukia

Industria Kimikako Proiektuak

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Gelako p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Oinarrizko gaitasunak, gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak Graduko memoria berifikatuaren barnean zehazten dira eta ondokoak dira:



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



M02CM07 - Kimikaren oinarrizko printzipioak industriako eragiketa kimikoei eta instalazio kimikoen proiektuen gauzatzeari aplikatzeko gaitasuna lortzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:



M02CM10 -Kimikaren alorreko eta beste alor batzuetako informazioa bilatzeko eta aukeratzeko gaitasuna izatea, bibliografía eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.



M02CM11 - Kimika beste diziplinekin erlazionatzeko gai izatea eta bere eragina gaur eguneko gizartean bere garrantzia industri kimikako sektorean ulertzea.



Ikasleek lortu beharreko IKASKETA-EMAITZAK jarraian azaltzen dira:



- Industria kimikoaren bilakaera historikoa eta etorkizuneko joera deskribatzea eta aztertzea.

- Industria kimiko garrantzitsuenen produktuen ekoizpenerako prozesuak aztertzea diseinu eta eragiketa-estrategiak aintzat hartuta.

-Industria kimikoen produktuen ekoizpenerako ekoizpen prozesuaren eskema orokorra deskribatzea, aztertzea eta arrazoitzea.

-Oinarrizko produktu kimikoen aplikazioak deskribatzea.

-Informazio teknikoa eta zientifikoa bibliografian bilatzea eta alderatzea.

-Industri-proiektu tekniko baten faseak identifikatzea eta aztertzea.

-Kronograma desberdinen bitartez proiektuaren faseen denboralizazioa eta etapa kritikoak aztertzea.

-Proiektu baten dokumentu desberdinak (memoria, planoak, etab.) deskribatzea eta adibideak ematea industria kimiko desberdinen proiektuak hartuta.

- Segurtasuna eta ingurugiroarekiko inpaktua neurtzea eta arrisku indize desberdinak erabiltzea.

- Prozesu kimikoen fluxu diagrama desberdinetan bildutako informazioa aztertzea.

- Prozesu kimiko baten fluxu diagrama eraikitzea baliabide ofimatiko aproposak erabiliz (VISIO edo antzerakoak).

-Estimazio ekonomikoak eta amortizazioa burutzeko metodoak aztertu eta konparatzea.

- Prozesu kimikoen operazio- eta fabrikazio-kostuak estimatzea.

- Prozesu kimiko industrialen bideragarritasun ekonomikoa aztertzea.

- Gas eta hondakin-uren korronteak kudeatzeko tratamentu-motak deskribatzea eta hautatzea, kutsadura murrizteko diseinu-parametroak kalkulatzea.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I.- INDUSTRIA KIMIKOA



1.- Industria kimikoa. Eboluzioa eta gaur egungo joerak. Industria Kimikoaren sektore garrantzitsuenak.

2.- Lehengaiak. Energia Industria kimikoan

3.- Industria kimikoko istalazioen adibide ezberdinak.



II.-INSTALAZIO KIMIKOEN PROIEKTUAK



4.- Proiektuaren kontzeptuak eta definizioak. Proiektuaren faseak. Proiektuen zuzendaritza eta organizazioa.

5.- Proiektuen kudeaketa. Proiektuen planifikazioa eta programazioa.

6.- Proiektuaren dokumentuak. Proiektuaren memoria. Planoak. Baldintzen Zehaztapenak. Segurtasunaren ikerketa. Ikerketa ekonomikoa. Ingurugio inpaktuaren ikerketa.

7.- Prozesuen fluxu diagramak. Fluxu diagramen aurkezpena. Fluxu diagrametako informazioa.

8.- Ikerketa ekonomikoa. Estimazio ekonomikoaren sarrera. Kapital totala, Higiezinak eta Estimazioen Tipo Zirkulantea. Ekoizpen kostuak: Zuzenak, Finkoak eta Gastu orokorrak. Ekoizpen kostuen estimazioa. Kapitalaren amortizazioa. Amortizazioaren kalkulurako metodoak.



III.- PLANTA KIMIKOEN SEGURTASUNA



9.- Industria Kimikoan dauden arriskuak. Arriskuen analisia. Arriskuen identifikazio teknikak. Konparatzeko metodoak. Arrisku indizeak. Metodo orokorrak.



IV.-HONDAKINEN KUDEAKETA



10.- Isuri gaseosoen tratamendua partikula eta gas kutsagarrien eliminaziorako.

11.- Industriako ur hondakinen arazketarako tratamenduak. Esekiduran dauden solidoen eta disolbaturiko kutsatzaileen eliminazioa. Hondakin solidoen kudeaketa.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan jarraituko den metodologia aktibitate presentzial eta ez presentzialetan oinarritzen da:



Aktibitate presentzialak

- Klase teorikoak (M): Irakasgaiaren gai zerrenda landuko den klase magistraletan oinarritzen da. Horretarako metodologia aktiboa erabiliko da (gela irauliak, ikasketa kooperatiboa). egelan ikaslearen eskuragarri jarriko diren materialak erabiliko dira.

- Ariketen ebazpenerako klase praktikoak (GA): klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten gaien inguruan oinarritzen diren ariketen ebazpenean oinarritzen dira.





Aktibitate ez presentzialak

- Klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten kasu konkretuen ebazpenean oinarritzen diren ariketak entregatu beharko dira.

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gaien inguruan lanak egin beharko dira taldeka.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA



Proba idatzia: %50

Irakasgaiaren kontzeptuen asimilatzea eta euren aplikazioa ariketa, problema edota kasu praktikoen ebazpenean ebaluatzeko proba/azterketa idatziak egingo dira partzialaren erdian eta amaieran. Azterketak/probak bi zati izango ditu, zati teorikoa eta ariketen atala izango ditu. (guztira nota minimoa 5, ariketen atalean nota minimoa 4)



Banakako edo taldekako lanak: %50

Hurrengo jarduerak kontsideratuko dira:

- Klase teorikoetan ikusiriko materiarekin erlazioa duten ariketak ebatzi eta entregatu beharko dira (%15-25)

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gaien inguruan lanak egin beharko dira taldeka (%25-35)



Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez bada, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eskuan eta, horretarako, 9 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia).





AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa: %100: Teoria + ariketak



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin (12.2 Artikulua, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia).



Osasun baldintzak irakasgaian matrikulatutako ikaslego osoaren edo ikasle batzuen ebaluazioa arestian deskribatutako baldintzetan egitea ahalbideratuko ez balu, Errektoretzak emandako, eta indarrean dauden, ebaluazioaren jarraibideak beteko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

egela plataforma birtualean eskuragarri jartzen den materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I.- Vian Ortuño A., “Introducción a la Química Industrial” Ed. Reverté



II.- Gómez-Senent, E., Chiner, M., Capuz, S.,"Dirección y gestión de proyectos". Ed. Universidad Politécnica de Valencia, Valencia (1994).

Gómez-Senent, E., El proyecto, diseño en ingeniería". Ed. Universidad Politécnica de Valencia, Valencia (1997).



III.- Santamaría Ramiro, J.M. y Braña Aísa P.A. “Análisis y reducción de riesgos en la industria química”, Ed. MAPFRE. Madrid (1994).





Gehiago sakontzeko bibliografia

Turton, R., Bailie, R.C., Whiting, W.B., Shaeiwitz, J.A,"Analysis, Synthesis, and Design of Chemical Processes", 2nd ed. Prentice Hall PTR (2003).

Peters, M.S., Timmerhaus, K.D., West, R.D., "Plant Design and Economics for Chemical Engineers" 5ª ed., McGraw-Hill, Nueva York (2002).

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTZIBAR MANTEROLA, HARITZ
  • EPELDE BEJERANO, EVA
  • LOPEZ FONSECA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00

10:30-11:30

08:30-09:30

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00

08:30-09:30

13:00-14:00

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30