XSLaren edukia

Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Kimikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Gelako p.100
Laborategiko p.80135

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Nahitaezkoa: Irakasgai honetan matrikulatu ahal izateko, hurrengo irakasgaietan gutxienez behin matrikulatua egon behar da ikaslea.



-Jariakien mekanika

-Beroaren transmisioa

-Prozesu kimikoen zinetika

-Termodinamika aplikatua



Irakasgaian garatu beharreko gaitasun espezifikoak:



M03CM01

Masa eta energia balantzeak erabiliz, materiaren morfologia, konposizioa, egoera, energia edo erreaktibitatea alda daiteken instalazioen, ekipoen edo prozesuen analisia.

M03CM02

Ingeniaritzentzako komunak diren oinarrizko jakintzak eta Ingeniaritza Kimikoarentzako eta Ingeniaritza Biokimikoarentzako oinarriak uztartu.

M03CM04

Termodinamikaren eta zinetika kimiko aplikatuaren printzipioekin erreaktore kimikoen eta biokimikoen analisia, eredugintza, eta kalkuluak egin.

M03CM06

Industria Kimikoaren teknikak erabili: lehengaien, produktuen eta prozesu unitateen neurketa eta propietateen kalkulua.

M03CM07

Masaren, energiaren eta mugimendu kantitatearen garraioarekin erlazionatutako ingeniaritza kimikoaren oinarrizko printzipioak laborategian garatu.

M03CM09

Laborategian eta planta pilotuetan lortutako emaitzak eredu teorikoekin eta simulazioan lortutakoarekin erkatu.



Irakasgaian garatu beharreko zeharkako gaitasunak:



M03CM11

Moduluaren materien espezifikoak diren datu baseak, informazio iturriak eta ikaskuntzari aplikaturiko informazio teknologiak abileziaz maneiatzea.

M03CM12

Jakintza alor anitzeko eta ingurune eleaniztun baten jasotako abilidade eta trebetasuna idatziz eta ahoz era eraginkorrean komunikatzea eta transmititzea.

M03CM13

Lan taldean aktibitateak antolatzea eta planifikatzea, kultura aniztasuna errespetatuz, talde laneko lidergoan hastapenak izanez.

M03CM14

Lan taldeetako lidergoa garatzea, zereginak esleituz, eta taldearen aniztasuna bermatuz.

M03CM15

Kalitate, ingurunearekiko sentsibilitate, iraunkortasun, etika eta bakearen sustatze irizpidez planteaturiko Ingeniaritza Kimikoari dagozkion materien problemak ebaztea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gai zerrenda:

1. HIDRAULIKA: Sistema hidraulikoen funtzionamendua. Instalazio hidrauliko baten karga galeren neurketa.

2. PNEUMATIKA: Sistema pneumatikoen funtzionamendua. Instalazio pneumatiko baten karga galeren neurketa. Instalazio pneumatiko bateko emari neurgailuen kalibrazioa.

3. PONPA ZENTRIFUGOAK: Ponpaketa sistemen funtzionamendua bi ponpekin: paraleloan eta seriean. Potentzia. Etekina. Kurba ezaugarriak.

4. TURBINAK. Energia mekanikoa sortzeko turbinaren funtzionamendua. Eraginkortasun, balazta potentzia eta motor pare kurbak.

5. IRAGAZKETA: Presio konstantepeko iragazketa. Zinetika. Euskarriaren eta opilaren erresistentzia. Opilaren konprimagarritasuna.

6. OHANTZE FLUIDIZATUAK: Partikula solidozko ohantze finko eta fluidizatuan zeharreko jariakinaren emariaren azterketa. Ohantze finkoko karga galera: Ergunen ekuazioa. Fluidizazio abiadura minimoaren kalkulua.

7. JALKIERA: Jalkierarekin erlazionatutako oinarrizko prozesu fisikoen azterketa.

8. BERO TRUKAGAILUAK: Newton-en Legea. Konbekzio koefizientea. Bero trukerako koefiziente globala. Bero trukagailuaren eraginkortasuna. Bero trukerako unitateak.

9. EROAPENEZKO BERO TRANSMISIOA NORABIDE BAKARREAN ETA BI NORABIDETAN: Fourier-en legea. Konduktibitate termikoa. Egoera iraunkorra. Energia balantze mikroskopikoa. Ekuazio sistemen ebazpena.

10. ERREAKTORE EZ-JARRAITU ISOTERMOAN ERREAKZIO HOMOGENEOEN EKUAZIO ZINETIKOA: Etil azetatoaren saponifikazioa. Erreakzioaren denbora bilakaera eroankortasunarekin jarraitzen da. Datuen analisirako metodo integratua eta diferentziala. Erreakzio ordena. Aktibazio energia.

11. ERREAKTORE EZ-JARRAITU ISOTERMOAN HOMOGENEOKI KATALIZATUTAKO ERREAKZIOEN EKUAZIO ZINETIKOA: Butanolaren bromazioa protoidun azidoak katalizatuta.

12. ERREAKZIO KONPLEXUEN SIMULAZIOA: Urez elikatutako probetak erabiliz, lehenengo mailako erreakzio konplexuak simulatzen dira. Erregimen jarraitua, serie, paralelo eta serie-paralelo antolamenduak. Probeta bakoitzaren emaria orratz balbulen bidez erregulatzen da, bere irekitze erlazioa konstante zinetikoaren parekoa izanik.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak hiru zeregin nagusi ditu: i) saiakuntzen plangintza, ii) laborategiko esperimentazioa, iii) emaitzen txostena. Taldean lan egingo da eta orokorrean taldeak hiru lagunez osatuko dira, honela zereginak modu egokienean banatzeko asmoz. Zeregin hauek taldekide guztiek praktika guztietan lan egiteko diseinatu dira.



Zeregin nagusiak:



i) Plangintza

Laborategian praktika bakoitza nola egingo den zehazten duen lanerako plana da (saiakuntza kopurua, lan baldintzak: tenperatura, kontzentrazioa, presioa, bolumena, emaria, etab..). Ikasle talde bakoitzak praktika bakoitzeko irakasle arduradunari ahoz azalduko dio prestatu duen plangintza. Laborategi praktika egin ahal izateko plangintzak irakasle arduradunaren onespena izan behar du.

ii) Laborategia

Irakaslearen onespena jaso duen lan plangintza zehatz mehatz jarraituko da laborategian. Bertan emaitza esperimentalak lortu eta balidatu egingo dira.

iii) Emaitzen txostena

Azken txostena egiteko lehendabizi laborategian lortutako datuen tratamendua egin beharko da. Ondoren, lorturiko emaitzen eztabaida eta ondorio nagusiak azalduko dira emaitzen txostenean.



Ikasturtean zehar praktikak 2 txandatan banatuko dira (bat lehen lauhilekoan eta bestea bigarrengoan). Lehen txandan 4 praktika egingo dira eta bigarrengoan 5. Zeregin batzuk presentzialak dira (gelan edo laborategian) eta beste zeregin batzuk ez presentzialak dira.



Zeregin nagusiei jarraituz, txanda bakoitzean jarraituko den laneko prozedura hurrengoa da:



1. Plangintza

1.1. Lauhilekoan egingo diren praktiken plangintzak egiteko informazioa jaso eta analizatu ondoren, laborategira sortuko gara. Hau, ekipo esperimentalarekin eta erabiliko diren produktuekin lehen kontaktua izango da.

1.2. Praktika bakoitzarekin trebatzeko 2 orduko denbora izango du bakoitzak. Denbora horretan ekipoak nola funtzionatzen duen aztertuko da, lan tartea, ekipoen tamaina, erreaktiboen espezifikazioak… aztertuko dira. Hori guztia egiteko praktika bakoitzaren ardura daraman irakaslearen laguntza izango da (2 ordu/praktika, presentziala, Talde lana, 6 ordu).

1.3. Praktika bakoitzaren helburuak lortu ahal izateko laborategian jarraituko den plangintza egin behar da (~6 ordu/praktika, ez presentziala, Talde lana,18 ordu).

1.4. Praktika bakoitzaren arduradunari azalduko zaio plangintza taldeka.



2. Laborategia

2.1. Irakasleak plangintzaren onespena eman ondoren, laborategian praktika burutuko da plangintza hori jarraituz. Honela, emaitza esperimentalak lortu eta balioztatuko dira. Talde bakoitzak 4 ordu izango ditu praktika bakoitza egiteko.

Laborategian irakasle arduradun bat egongo da praktikak irauten duen 4 orduetan. Irakasle honek ikasle bakoitzak nolako lana egin duen ebaluatuko du errubrika bat jarraituz. Ebaluazio hau irakasgaiaren azken notan kontuan hartuko da.



3. Emaitzen galdetegia

3.1. Galdetegia egiteko lortutako datu esperimentalak modu egokian tratatu beharko dira eta ondorio koherenteak lortu beharko dira (praktika bakoitzaren gidoian azalduko dira helburu minimoak). Galdetegiak praktika saioaren amaieran entregatuko dira egela bidez.



4. Emaitzen txostena

4.1. Lauhilabate bakoitzarenbukaeran talde bakoitzak esleitutako praktika bati buruzko emaitzen txosten osoa entregatu beharko du. Honetan, eduki teoriko, emaitz esperimentalak, hauen tratamendu eta eztabaida eta ondorio koherenteak bildu behar dira. Txosten hau modu presentzialean egingo da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA



Laborategi praktika bakoitzean lortu beharreko gutxieneko emaitzak irakasleak emandako gidoian zehazten dira. Praktika bakoitzean plangintza (%40), laborategia (%10) eta galdetegia (%50) ebaluatuko dira. Galdetegia gainditzen ez den kasuetan praktika horri dagokion kalifikazioa galdetegian lorturikoa izango da. Lauhilabete bakoitzaren bukaeran, modu presentzialean, talde bakoitzak zoriz esleituko zaion praktika bati buruzko txostena egin beharko du. Azken kalifikazioaren %85a egingo diren praktikei eta txostenei dagokie eta gainerako %15a kurtso amaieran egingo den azterketari. Azterketan kurtsoan zehar egindako praktikei buruzko galdera teoriko/praktikoak plateatuko dira, eta gutxienez 5/10 lortu beharko da irakasgaia ebaluazio jarraituaz gainditzeko. Laborategi egun guztietara joatea nahitaezkoa da sistema honen bidez ebaluatua izateko. Justifikatu gabeko falta batek ezarritako ondorioak izango ditu (praktika guztien txostenak egin beharra banaka), eta falta bat baino gehiago izatekotan ikasleak ez du ebaluazio jarraitua gaindituko eta azken ebaluazio bidez ebaluatuko da.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua).



Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40a baino txikiagoa denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (12.2 artikulua).



AZKEN EBALUAZIOA



Azken ebaluazioa eskatu duen ikasleak ohiko deialdian azken azterketa idatzia eta ahozko azterketa egin beharko ditu. Kasu honetan nahitaezkoa izango da praktika bakoitzari dagokion emaitzen txostena aurkeztea azterketa hau egin ahal izateko. Emaitzen txostenak gainditzen ez diren kasuetan hauen kalifikazioa izango da ikaslearen azken kalifikazioa.

Honez gain, ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatuak izateko gutxienekoak betetzen ez dituen ikasleak azken azterketa idatzia eta ahozko azterketa egin beharko ditu. Kasu honetan nahitaezkoa izango da egindako praktika bakoitzari dagokion emaitzen txostena aurkeztea azterketa hau egin ahal izateko. Kasu honetan, azterketak %50eko pisua izango du azken kalifikazioan eta gainerako % 50a egindako lanena izango da.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

egela-eko web gunea

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Jariakinen Mekanika, Beroaren Transmisioa, Prozesu Kimikoen Zinetika, Termodinamika Aplikatua eta Zenbakizko Kalkulua Ingeniaritza Kimikoan izeneko iragasgaietakoa.

Kirkuk, L. "Experimental Methods: An Introduction to the Analysis and Presentation of Data", Wiley, Melbourne, 1994.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Guiteras, J., Rubio, R. eta Fonrodona, G. "Curso Experimental en Química Analítica", Síntesis, Madrid, 2003.
Perry, R.H. eta Green, W. "Perry's Chemical Engineers Handbook", 7. ed., McGraw-Hill, New York, 1997.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTZIBAR MANTEROLA, HARITZ
  • ARTETXE URIA, MAITE
  • ATEKA BILBAO, AINARA

TaldeakToggle Navigation

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:30-11:30

12:00-13:00

09:30-11:30

12:00-13:00

16-16

09:30-11:30

12:00-13:00

09:30-11:30

12:00-13:00

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-7

09:30-11:30

12:00-14:00

9-11

09:30-11:30

12:00-14:00

12-14

09:30-11:30

12:00-14:00

17-25

09:30-11:30

12:00-14:00

27-30

09:30-11:30

12:00-14:00

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-7

09:30-11:30

12:00-14:00

9-11

09:30-11:30

12:00-14:00

12-14

09:30-11:30

12:00-14:00

16-24

09:30-11:30

12:00-14:00

27-30

09:30-11:30

12:00-14:00

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:30-11:30

12:00-13:00

09:30-11:30

16-16

09:30-11:30

12:00-13:00

08:30-11:30

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-7

09:30-11:30

12:00-14:00

9-9

09:30-11:30

12:00-14:00

11-13

09:30-11:30

12:00-14:00

14-14

08:30-11:30

12:00-13:00

17-30

09:30-11:30

12:00-14:00

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-7

08:30-11:30

12:00-13:00

9-9

08:30-11:30

12:00-13:00

11-12

08:30-11:30

12:00-13:00

14-15

09:30-11:30

12:00-14:00

16-29

09:30-11:30

12:00-14:00