Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Unibertsitateko Informatika museoei buruzko Hitzaldia

Gure fakultatearen 40. urteurrenaren harira, RetroFISS v1.0 erakusketa antolatu zen. Hori zabaldu eta bigarren bertsioa Campuseko Bibliotekan ezarri zen: RETROFISS 2.0: Vintage Computing. Oraingo honetan Fakultateko kidea izandako Eduardo Menari hitzaldi bat emateko eskatu diogu, gai horren inguruan zer lan egin den eta zer lan egin daitekeen kontatzeko.

Izenburua: Unibertsitateko Informatika museoak: Zer diren eta zertarako balio dezaketen. Zer moduz horrelako bat DIFen?

Hizlaria: Eduardo Mena doktorea Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da eta bertako Informatika Historikoari buruzko Museoaren (Museo de Informática Histórica (MIH)) arduraduna. RetroAcción elkartearen Zuzendaritza-batzordeko kidea eta RetroEuskal eta RetroMañia urteroko jardunaldien antolatzailetako bat.

Laburpena: Mena doktoreak Zaragozako Unibertsitateko Informatika Historikoari buruzko Museoaren (MIH, mih.unizar.es) kudeatzaile tekniko zereginetan izandako 10 urte baino gehiagoko esperientzia azalduko digu, baita kudeaketa horren inplikazioak ere. Halaber, Unibertsitateko Informatika museoen zeregina eta horien inguruan antola daitezkeen jarduerak ere kontatuko dizkigu.

Bestalde, 2018ko hasieratik Mena doktorea fakultateak duen biltegi txiki batean dagoen material informatiko guztia hasi zen katalogatzen eta, beraz, bertan aurkitutako materialaren laburpen bat egingo digu, aipagarrienak diren objektuak nabarmenduz. Azken helburua, horrelako museo bat fakultatean egitea planteatzea izango litzateke.

Iraupena: Ordubeteko hitzaldia, gehi ordu erdi bat galdera/erantzun eta eztabaidarako.

Hizkuntza: Gaztelania

Zure gustukoa izango delakoan…