Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUren Emakumeen Eguneko ekitaldian Fakultateko irakasle bat omenduta eta ikasle bat sarituta

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/10

Irudia

Victoria Fernández omenduta

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta,  pasa den ostiralean UPV/EHUk 5 irakasle omendu zituen berdinatasunaren alde egindako lanarengatik. Aurten Teknologia ataleko irakasle omendua gure Fakultateko irakasle bat izan da, Victoria Fernández González, bere ibilbide akademiko eta profesional luze eta bikainagatik.
"Bittori" lehengo urtean jubilatu zen, Analisi matrizial eta aplikazioak (GAMA) taldean ikertzailea izan da, optimizazioa, eta programazio lineala ikertu du.

Mahai-inguruan azpimarratu zuen e-makumeak taldeak (E-makumeak) Informatika Fakultatean egindako lana, Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko asmoz. Gainera Ingeniaritza Informatikoko emakumezko eta gizonezko ikasleen jarreraren azterketa konparatiboa sakondu zuten.

ZORIONAK Bittori! Merezitako errekonozimendua!

 

Mikele Zurutuza, genero ikuspegia duen UPV/EHUko Gradu amaierako lan onena.

Egun berean Fakultateak beste sari bat jaso zuen. Gure ikasle ohia den Mikele Zurutuza Renom informatikariak FRANCISCA DE ACULODI Saria  jaso zuen (VI. Edizioa). Genero ikuspegia  barne hartzen duen  UPV/EHUko Gradu amaierako lan onenari ematen zaio sari hau.  Mikeleren lanaren izenburua hau izan zen: "10-12 urteko haurrek informatikari buruz duten iritzian eragiten duten faktoreen bila." eta zuzendariak Olatz Arbelaitz Gallego  eta Edurne Larraza izan ziren

ZORIONAK Mikele, Olatz eta Edurne!

Ikusi campusa: UPV/EHUren ekitaldi instituzionala Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta