Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Pasahitz" artikulua asteko artikulu nabarmena Wikipedian :-) Programazioaren Metodologia

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/12

Irudia

Wikipediara sartzeko hasierako orria hau da: https://eu.wikipedia.org/wiki/Azala

Astero aukeratzen dute Wikipedian oso ona den artikulu nabarmendu bat azal horretako toki erakusgarrienean jartzeko.

Zein da aste honetan aukeratu duten artikulua?

Pasahitz!!

Pena da, irudian sortu nahi den "mnzeghib" pasahitza ez da oso ondo ikusten.

Fakultateko Tarek Chamaki, Oier Elola eta Josu Loidi ikasleena da artikulua, eta pasa den martxoan 1. mailako Montse Maritxalar irakaslearen ikasgaian sortu dute artikulu hori. Jarri diote artikulu nabarmenduen izarra eta kalitate-kalifikazio gorenetako bat (9.54)

Irakurri, irakurri artikulua! Eta gero begiratu Pentsaera konputazional artikulua ere. Talde bereko Asier Alaña, Ekhi Azurmendi eta Uxer Ugarte ikasleena da, eta hori ere garrantzitsua da informatikariontzat.

Bejondeiela!!!! Zorionak eta eskerrik asko!

PD: Pasahitzari buruz gehiago jakin nahi baduzue, Juanan Pereiraren artikulua irakurri