Informatika fakultateko batzordeak

Ikastegiko kudeaketa batzordeen bidez ere egiten da, beti ere Fakultate Batzarreko kontrolpean. Hauek dira batzorde nagusiak.

• Akademia Antolakuntzako Batzordea

Batzorde honetan irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira. Hauek dira kideak: Akademia Antolakuntzako Dekanordea eta Akademia Idazkaria; sailetako zuzendariak edo eskuordetzen duten pertsonak (O. Arregi, M. Hermo, A. Soroa); Fakultate Batzarreko bi irakasle (MC. Hernández, JI. Martín); eta Fakultate Batzarreko bi 2 ikasle (I. Aranguren, M. Iceta).

• Kalitate Batzordea

Titulazioaren jarraipenaz, kalitate-prozesuez eta abarrez arduratzen da. Hauek dira kideak: Dekanoa, Akademia Antolakuntzako Dekanordea, eta Akademia Idazkaria; Fakultateko Teknikaria; Graduaren koordinatzailea (A.I. González) eta espezialitateen koordinatzaileak (A.I. González, J. Ceberio, J. Iturrioz); hiru irakasle (A. Irastorza, J. Makazaga, J. Muguerza); eta ikasleen bi ordezkari (I. Ayestaran).

Gradu Amaierako Lanen Batzordea

Kideak: Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzarako dekanordea; Ikastegiko teknikaria; hiru irakasle (B. Losada, J.I. Martin, J. Makazaga); eta ikasleen ordezkari bat (I. Aranguren).

• Epaimahai berezia (konpentsazioak)

Irakasgaiak konpentsatzeko eskaerak kudeatzen ditu. Epaimahaiburua: Dekanoa (dekanotzako edozein kiderengan eskuordetu dezake); gainerako sei epaimahaikideak sei irakasle dira, jakintza arlo desberdinetakoak:  I. Etxeberria eta I. Morlan (KAT ), A. Soroa eta  I. Inza (KZAA ), L.M. Alonso eta J.M. López (LSI ). Epaimahaiaren idazkaria Idazkari Akademikoa da; hitza du baina boturik ez. Ikasleen Kontseiluko burua edo hark eskuordetutako ikaslea bileretara joango da (M. Iceta); hitza du baina boturik ez.

Euskara Batzordea

Kideak: Euskara Arduraduna (Tx. Pérez); hiru irakasle (P. Angulo, O. Arregi, M. Oronoz); AZPen ordezkari bat (A. Lorenzo); eta ikasleen ordezkari bat (M. Iceta).

• Hauteskunde Batzordea

Hauteskundeak kudeatzeko batzordea da. Kideak: Dekanoa (batzordeko burua), Akademia Idazkaria (batzordeko idazkaria) eta zozketaz Fakultate Batzarreko kideen artean hautatutako kideak (IIP iraunkorren ordezkari bat (J. Makazaga), gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat (U. Iñurrieta), AZPen ordezkari bat (A. Loiti) eta ikasleen ordezkari bat (M. Iceta).

• Energia Batzordea

Ingurumena zaintzeko neurri energetikoen arduraduna da batzorde hau. Kideak: Akademia Idazkaria, Admistrazio burua, S. Diez (teknikaria), J.I. Martin, J.M. Rivadeneyra (KAT), N. Aginako, J. Gallego (KZAA),  X. Arregi, B. Losada (LSI)  eta G. Arzanegi (Ikaslea).

• Berdintasun Batzordea

Batzorde hau sortu da fakultatean emakumeen eta gizonen eskubide eta betebeharren berdintasuna beteko dela bermatzeko . Kideak: I. Irigoien, A. Zelaia, K. Sarasola, O. Arbelaitz, B. Anabitarte eta E. Scola.