Breadcrumb

DIFusio@

2021_03_18an "Makinek generoa dute" hitzaldia O Arbelaitz eta E Lazkano irakasle eta ikertzaileekin

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/11

Irudia

Makinek generoa dute: Adimen artifizialean generoa bereizteko joera

Zientzia eta teknologia ez dira neutroak, eta generotik abiatutako bereizketaren joerak agerian geratzen dira adimen artifizialaren munduan ere. Algoritmo aseptikoek ez dituzte arraza, genero edo klase kontuak aintzat hartzen, baina, egia esan, bizi garen gizartearen isla diren eta gure erabakien ondorio diren datuetan oinarritzen dira. Zein eremutan aplikatzen dira algoritmo horiek eta zer ondorio dituzte gure gizartean?

Horretaz hitz egiteko, otsailaren 18an Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano EHUko Fakultateko irakasle eta ikerlariak hitzaldi bat emango dute. Haiekin batera, algoritmoek estereotipoak nola anplifikatzen dituzten eta joera hori ezabatzeko zein frontetatik egin genezakeen aurre aztertuko dugu.

Informazio gehiago


Gaika filtratu