Breadcrumb

DIFusio@

Zorionak Ada Byron txapelketan parte hartu duten kideei

Irudia

Aurreko ostegunean AdaByron txapelketaren eskualde-fase ospatu zen (SWERC formatua duen txapelketa bat, baina nazio mailan), eta gure fakultateko 3 talde parte hartu zuten.

AdaByron estatuko unibertsiteko ikasleei zuzenduta dagoen kirol-programazio txapelketa bat da, SWERC txapelketaren formatu berdina duena. Aurreko ostegunean ospatutako fasean 23 talde desberdin parte hartu zuten, 6 unibertsitate desberdinetatik. Nahiz eta talde guztiek problema-sorta eta denbora berdina izan, sailkapena 3 maila desberdinetan banatuta dago, maila handieneko ikaslearen arabera (taldeko parte-hartzaileen artean):

  1. 1. mailako ikasleak
  2. 2. mailako ikasleak
  3. 3. mailatik gorako ikasleak

Nabarmenak izan ziren gure fakultateko ikasleek lortutako emaitzak:

  • Kategoria orokorrean, 'TrikiTriXa' taldea (Xabier Benavides, Xabier Lahuerta eta Xabier Larrayoz) 3. postua lortu zuen.
  • 2. mailako ikasleen kategorian, 'LearningDP' taldea (Lukas Arana, Alexander Diez eta Leire Hernandez), lehendabiziko postua lortu zuen. Maila orokorrean, 5. postua. Nabarmentzekoa da ere ikasle hauek ordu bateko atzerapenarekin sartu zirela txapelketara, azterketa bat zutelako.
  • Sailkapen orokorrean 'Untadores' taldea (Endika Alonso Ferrero, Jon Irastorza Ancin, Abdurrahim Ali), 13. postua lortu zuen.

'TrikTrixa' eta 'LearningDP', gainera, fakultatea ordezkatuko dute apirilaren 23an Milanen, SWERC nazioarteko txapelketan. Espero dugu kasu honetan bezain emaitza onak lortzea. Adi egongo gara!

Azkenik, gogora ezazue kirol-programazioari buruzko mintegiak ospatzen ditugula Informatika Fakultatean. Interesa baduzue, edo edozein zalantza, jonander.campos@ehu.eus helbidera bidali.

Zorionak guztioi!!!


Gaika filtratu