Breadcrumb

DIFusio@

Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna dela eta, egindako jarduerak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/02

Irudia

Otsailak 11 Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna da eta horren aitzakian badira hainbat urte Donostia inguruko hainbat ikerketa zentro Zientzia ere bada nesken gauza. ekimena antolatzen ari direla. Aurtengoan parte hartzea erabaki dugu.

Bi ekitalditan hartu dugu parte:

  1. Naiara Aginakok Emakume Zientzialariak atzo eta gaur ekitaldian parte hartu zuen, atzoko zientzialari gisa Hedy Lamar hautatuta (ikusi Berria eta Gara).
  2. Informatika ipuin eta magia bidez izeneko 2 saio eskaini ditugu LH 4, 5 eta 6ko ikasleentzat.
  • Otsailak 22an: Bitarra (Ikusi ipuina / saio osoa). Aurkezlea Izaskun Etxeberria izan zen eta magoa Edurne Larraza. 12 talde eta 250 ikasle inguruk parte hartu zuten saioan.
  • Otsailak 25: Algoritmoak (Ikusi ipuina / saio osoa). Aurkezlea honetan Itziar Aldabe izan zen eta magoa Edurne Larraza. 14 talde eta 300 ikasle inguruk parte hartu zuten saioan.

Gainera, bi ipuin grabatu dira erabilgarri geratzeko:

  • Lore eurizaleen ipuina. Aktoreak: Olatz Perez de Viñaspre, Eider Rodriguez. Esataria: Olatz Arbelaitz
  • Banatzaile despistatuen ipuina. Aktoreak: Txelo Ruiz, Itziar Irastorza. Esataria: Olatz Arbelaitz

Beste prentsa artikulu batzuk: Campusa (Maider Azanza), Berria (Elena Lazkano eta Txelo Ruiz), Diario Vasco (Olatz Arbelaitz)


Gaika filtratu