Gradu Amaierako Lanak enpresan (GrAL)

Informatika Fakultateko gradu amaierako lanak (GrAL) GAUR plataformatik kudeatzen dira. GrALa Informatika Fakultatean eskaini nahi duen enpresa oro bertan erregistratu behar da. Erregistro hori Fakultateko idazkaritzan balidatu ondoren enpresak erabiltzaile izena eta pasahitza jasoko ditu.

Enpresak GrALa eskaini dezake, bai edozein ikaslerentzako edota baita aurretik harremana duen ikasle batentzako ere. Enpresan burutuko den GrALa eskaintzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

  1. Enpresa GAURen erregistratu egin behar da.
  2. Fakultateko idazkaritzatik enpresa baliozkotzen da. (aurreko bi pausu hauek  ez dira beharrezkoak aurretik enpresa erregistratu bazen).
  3. Enpresak GrALa eskaintzen du aplikazioan (enpresak jadanik ikasle batekin adostu badu GrALa aplikazioan sartzerakoan ikaslea esleitu behar du).
  4. Fakultateko idazkaritzak GrALa baliozkotzen du Informatika Ingeniaritza ikasketa eskakizunekin bat datorrela ziurtatzean.
  5. Irakasle-tutore bat esleitu zaionean GrALari Fakultateak hitzarmen bat sortzen du eta ikasleari bidali. Ikasleak Fakultateko idazkaritzara hitzarmenaren 3 kopia ekarriko ditu (lehendik enpresak sinatuta eta zigiluarekin), hemen sinatu eta zigilua jartzeko. Hitzarmenaren 3 kopia hauek ikasle, enpresa eta Fakultatearen artean banatzen dira.

UPV/EHUk erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat hitzartua du, ikasleek praktikak egitean egin litzaketen kalteak estaltzeko.

Aplikazioaren inguruko dudak argitzeko eta beste eratako duda administratiboetarako, jarri kontaktuan fakultateko idazkaritzarekin: aran.loiti@ehu.eus, tel: 943 015027

Duda akademikoetarako eta GrALaren inguruko aholkularitzarako, jarri kontaktuan Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordearekin: dif.kanpo-harremanak@ehu.eus,  tel: 943 015563