Breadcrumb

Conoce la Facultad de Informática

Ezagutu

Ezagutu UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.

Ezagutu (Beste leiho bat zabalduko du)

Kokapena eta kontaktua (Beste leiho bat zabalduko du)

Aplikazio habiaratuak

Nabarmentzekoa - GrAL

Nabarmentzekoa - MUGIKORTASUNA

Nabarmentzekoa - ENPRESAK

Difusio@

2021-07-20 DOKTOREGO TESI DEFENTSA VICTOR JULIO RAMIREZ DURAN

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/14

Irudia

Víctor Julio Ramírez Duran: ”Contributions for the exploitation of Semantic Technologies in Industry 4.0”.

Zuzendariak: Maria Aranzazu Illarramendi Echave/Idoia Berges Gonzalez.

2021_07_20, 11:00  Sala Ada Lovelace aretoa.

Laburpena

Aurrerapen teknologiko berriek, hau da, gauzen internet (IoT), robotika eta adimen artifiziala, besteak beste, laugarren industria-iraultza bultzatu dute. Produktuak fabrikatzekomakinetan kokatutako sentsoreetatik lortutako datuak datu-zentroetara transmititzen dira eta bertan aztertu daitezke, fabrikatutako produktuak hobetzea eta fabrikazio-prozesuetan berrikuntza gehitzea ahalbidetzen duen ezagutza ateratzeko, eta baita etorkizuneko portaera aurreikusteko eta aipatutako prozesuetan hutsegiteak ekiditeko ere. Teknologia semantikoen erabilerak bultzada gehigarri bat eman diezaioke laugarren iraultzari, domeinuko ezagutza modu integratu, egituratu eta elkarri lotuta irudikatuz, gizakiek zein ordenagailuek interpretatu ahal izateko moduan, eta era honetan lan kooperatiboa ahalbidetuz. Ikerketa lan honetan teknologia semantikoen erabilera sustatzen da 4.0 Industriaren ingurunean, fabrikazio-adimendunari dagozkion gaietan oinarritutako hiru ekarpenen bidez: osagaien deskribapen aberastuak, bistaratzea eta datuen analisia, eta 4.0 Industriaren inplementazioa ETEetan. Lehen ekarpena ExtruOnt izeneko ontologia da, fabrikazio-makina mota baten (estrusio-makina) deskribapen semantikoak biltzen dituena. Ontologia honek osagaiak, haien konexio espaziala, haien ezaugarriak, hiru dimentsiotako irudikapenak eta, azkenik, datuak jasotzeko erabilitako sentsoreak deskribatzen ditu. Bigarren ekarpena ikusizko kontsulta-sistemari dagokio, ExtruOnt ontologia eta estrusio-makinaren 2D irudikapena erabiltzen dituena, domeinuko adituei fabrikazio-prozesuari buruzko ezagutza-erauzketa eta bistaratzea era azkar eta xamur batean egitea ahalbidetuko diena. Hirugarren ekarpena 4.0 Industria ETEetan inplementatzeko metodologia bat da, bezeroaren bizi-ziklora zuzenduta eta teknologia semantikoen eta 3D errendatzeteknologien erabilerarekin hobetua. Ekarpenak fabrikazio-agertoki erreal batean garatu, aplikatu eta balioztatu dira. Agertoki hori fabrikazio-sektorearen adierazgarria da, non ekarpenen aplikazioa garrantzitsua izan daitekeen.


Contenido 7 - Sellos