Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Conoce la Facultad de Informática

Ezagutu

Ezagutu UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.

Ezagutu Kokapena eta kontaktua (Beste leiho bat zabalduko du)

Nested Applications

Nabarmentzekoa - GrAL

Nabarmentzekoa - MUGIKORTASUNA

Nabarmentzekoa - ENPRESAK

Difusio@

Gureakeko ikasleak Fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/07

JolasMATIKAren helburua da DBHn eta LHn Informatika zientzia gisa txertatzea: konputagailuak teknologia gisa erabiltzeaz gain, haien azpiko funtzionamendua eta zientzia era jostagarri batean ulertzea nahi da. Horrela, ikasleek Informatika terminoaren ikuspegi zabalago bat izango dute, konputagailuei erabiltzaile soilak atera diezaiokeena baino etekin handiagoa ateraz. Gainera, proiektuak irakaskuntza metodologia bat txertatzen du; horren bidez ikasleek irakasle lanak egiten dituzte jasotako kontzeptuak hobeto barneratzeko asmoz.

Proiektuan hiru mailetako ikasleek hartzen dute parte Ur-jauzia deritzogun metodologia erabiliz. Lehenik graduko zein masterreko unibertsitateko ikasleek proiektuko materialen nondik norakoak barneratzen dituzte DBH4ko ikasleekin lantzeko. DBHko ikasleek unibertsitatean egindako saioetan ikasitakoa eskolan lantzen dute bakarka edo zuzenean haien irakasleekin, LH6ko saioak prestatuz. Azkenik DBHko ikasleak LHko ikasleekin aritzen dira ikasitakoaren transferentzia eginez.

Informatika zientzia gisa ezagutzeaz gain (adierazpide bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoak eta programazioa), modu didaktikoan jolasen bidez ahozko gaitasuna eta talde-lana indartzen dira JolasMATIKAren bidez. Egin beharrekoak aurrera eramateko, pentsaera konputazionala ere lantzen dute.

Unibertsitateko, DBHko eta LHko ikasleez gain azken bi urteetan GUREAK itinerary-ko formakuntza tailerretako ikasleek ere hartu dute parte. Haiek prestatu dituzte JolasMATIKAko materialak kutxetan ikastetxeetan erabiltzean material guztiak erabilgarri egon daitezen eta bueltan JolasMATIKAko jarduerak egindituzte Informatika Fakultatean.