Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Ezagutu Informatika Fakultatea

Ezagutu

Ezagutu UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.

Ezagutu

Nested Applications

Nabarmentzekoa - GrAL

Nabarmentzekoa - MUGIKORTASUNA

Nabarmentzekoa - ENPRESAK

Difusio@

Jardunaldi irekiak 2021: Ikasleak oso pozik bisitarekin!

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/26

Martxoaren 22an, Jardunaldi irekiak izan genituen Informatika Fakultatean. Bertaratutako ikasleak gustura egon ziren, UPV/EHUko Campusa aldizkariko “Handitan zer izan nahi duzu?” artikuluan jasotzen den bezala:

…... Baina, batxilergoan programatzen hasi garenean, konturatu naiz Ingeniaritza Informatikoa nahikoa gustatzen zaidala eta, Informatika Fakultatea bisitatu ondoren, argi daukat nire erabakia", esan du irribarretsu Alba Orcajok, Vitoria-Gasteizko San Viator ikastetxeko ikasleak. Bere ikaskideak, Lucía Salazarrek, buruaz baietz egiten du. "Nik ere ingeniaritzaren bat egin nahi dut, baina fisika eta marrazketa gogoko ez ditudanez, eta matematika bai, Informatika aukera ona da". Biek ikusten dute beren etorkizuna Adimen Artifizialaren esparruan. Donostiako Usandizaga BHIko ikasle Aitor Gonzagak ideia bera du buruan. "Industria Ingeniaritza edo Mekanikoa ziren nire aukerak, baina Informatika ere ez nuen baztertzen. Duela hilabete batzuk, ikastegi honetako irakasle bat gure institutura etorri zen hitzaldi bat ematera. Galdera asko egin nizkion, eta asko gustatu zitzaidan gaia. Beraz, Jardunaldi Irekietan izena ematea erabaki nuen eta, bisita egin ondoren, argi daukat nire aukera Informatika Ingeniaritza dela eta, horiek bezala, Adimen Artifiziala interesatzen zait. Oso berritzailea da, eta etorkizuna du".

Datorren ikasturtean Informatika Fakultatera etorri ala ez, erabakia hartzeko baliogarria izan bazaizue bisita, pozten gara! hori zen eta helburua!