Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Conoce la Facultad de Informática

Ezagutu

Ezagutu UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Fakultatea da erreferentziazko ikastegia informatikako eta adimen artifizialeko prestakuntza eta ezagutza teknikoa/zientifikoa jasotzeko.

Ezagutu Kokapena eta kontaktua (Beste leiho bat zabalduko du)

Nested Applications

Nabarmentzekoa - GrAL

Nabarmentzekoa - MUGIKORTASUNA

Nabarmentzekoa - ENPRESAK

Difusio@

Josu Loidi ikasleak, python programaren bidez, Bibliaren bertset guztiak markatu ditu Euskal Wikipedian

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/07

Euskal Wikipediak publiko jarri du Bibliaren bertsio bat Wikiteka zerbitzuan. Gainera horretan erraz joan daiteke Bibliako edozein liburutako edozein kapitulutako edozein esalditara (bertseta).

Hori egin ahal izateko programa informatiko bat egin behar zen. Testuan bertset (esaldi, "versículo") bakoitza non hasi eta non bukatzen den markatzeko. Eskuz egitea ez zen bideragarria. lan handia eta aspergarria izango zen hura. Baina Informatika Fakultateak urtero gure ikasle boluntarioekin eta  Euskal Wikipediarekin antolatzen duen kanpainaren barruan konpondu dugu.

Bigarren mailako ikaslea den Josu Loidi ikasleak programa bat sortu du lan aspergarri hori automatikoki egiteko. Python  programazio-lengoaia eta espresio erregularrak erabili ditu horretarako.

Orain erraza da euskarazko biblia hori kontsultatzea. Adibide hauetan ikus daiteke, bertseten araberako bilaketa  Internet helbideen bitartez:

Adibidez, Mateo liburuko 10. ataleko 29 bertseta:    https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia/Mateo#10:29

Adibidez, Hasiera liburuko 1. ataleko 3 bertseta:
   https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia/Hasiera#1:3

Beraz, liburuaren izena eta nahi den bertsetaren erreferentzia besterik ez da jakin behar. Liburu guztien izenak hemen ikus daitezke: https://eu.wikisource.org/wiki/Biblia

Hau dea txukun egin ahal izateko, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola irakasleen laguntza  behar izan da (Euskal Wikipediarekin lankidetza hau antolatzen dute), eta Galder Gonzalez wikipedistarena ere, bera izan baita lanaren motibatzailea eta azken momentuan lan txukundu eta borobildu duena.  

Bibliako bertsio hau euskara batuaz bikain idatzi ta dago, Dionisio Amundarainek koordinatzen duen Elizen Arteko Biblia taldeak sortu zuen 1996an eta 2006an.

Zorionak guztiei