Informatika Fakultateko ikasleentzako mugikortasun programak

Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norakoak

Mugikortasun programa hauek beste herrialde bateko unibertsitate batean egindako ikastaldi batean datza. Fakultateak atzerrian egindako ikasketen onespen akademikoa emango du egonaldiaren bukaeran.

Eskaerak egiteko epea: 2017ko azaroaren 28tik abenduaren 18ra

  • Fakultateak bilera informatibo bat antolatzen du eskaera epea ireki baino lehen.
  • Eskaerak GAUR>>unibertsitate trukea bitartez egin behar dira.
  • Helburua: laugarren mailako hautazko irakasgaiak kanpoan ikastea.
  • Helburuko unibertsitateak eta bakoitzaren baldintzak GAURen ere daude.
  • Mugikortasun guztien informazio osoa Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren web orrian dago.

 

Titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de l'Adour-eko  Bayonneko IUT-rekin "Licence Professionnelle, Métiers du Numérique: Conception, Rédaction et Réalisation Web" lortzeko.

Informatika Ingeniaritzako Graduko lehen hiru urteak Donostian egin, eta gero laugarren maila Baionneko IUTn.
Horrela bi titulazioak lortuko dituzu:
1. UPV/EHUko Informatika Ingeniaritzako Gradua
2. Université de Pau et des Pays de l'Adour-eko Licence Professionnelle, Métiers du Numérique: Conception, Rédaction et Réalisation Web.

Interesa baduzu aukera honetan zure Erasmus mugikortasunean Université de Pau et des Pays de l'Adour eskatu.

 

SICUE

Eskaerak egiteko epea: 2018ko otsailaren 13tik Martxoaren 13ra

Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

SICUE- Sistema de Intercambio entre Centros Universitarios Españoles honen bitartez Informatika Fakultateko ikasleek Espainiako beste unibertsitate batean egin ditzakete beren ikasketetako zati bat. Han egindako ikasketak aitortzeko bermea izango dute eta gainditutako kredituak espediente akademioan onartuko dira.

 

______________________________________________________________

Informatika Fakultateko mugikortasun araudia


Informatika Fakultateko mugikortasun programen arduraduna:
Lorena Pérez-Lafarga
Phone: + 34 943 015563
informatica.internacional@ehu.es