Irtenbide profesionalak
Adimen Artifizialeko adituak eskatzen dituzte, behin eta berriro, mundu osoan, eta badirudi arlo horretako profesionalen gero eta behar handiagoa izango dela.
Arlo asko daude aukeran: telekomunikazioak, hedabideak, medikuntza, zuzenbidea, manufaktura industria eta automobilgintza, gizarte sareak, marketina, aholkularitza analitikoa, hizkuntza eremuko industriak, hezkuntza. administrazio publikoa, etab. Hona irtenbide profesionalek barne hartzen dituztenak:
- Finantza sektoreko datuen zientifikoa, aseguru etxeak, osasuna eta bioinformatika, etab.
- Konponbideen diseinua eta garapena hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloan, laguntzaile pertsonalak, esaterako.
- Ekoizpen prozesuen aditua industrian eta beste sektore batzuetan.
- Errealitate birtual eta areagotuko aplikazioen diseinua eta garapena.
- Lankidetza robotikaren sektoreko garapenak.
- Ekintzailetza: enpresa berritzaileen sorrera eta kudeaketa sistema adimendunen arloan.
- Irakaslana hezkuntzako maila guztietan.
- I+G: Ikerketa eta garapena, masterreko ikasketak eta doktorego tesia egin ondoren, ahal delarik.