BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK DIPLOMAK EMANGO DIZKIE BERE AZKEN PROMOZIOKO 800 TITULUDUNI

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/13

Hilaren 19an, astelehena, 18:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriuma inoiz baino dotoreago egongo da Bilboko Ingeniaritza Eskolako azken promozioko 800 tituluduni harrera egiteko. Diplomak banatzeko ekitaldian, zeinetara, besteak beste, arlo instituzional eta enpresarialeko ordezkariak joango baitira, Eskolak, lehenengo eta behin, titulazio bakoitzean espediente onena lortu duten ikasleei egingo die aitortza.

 

Eskolan, bere eremuan, itzal handieneko ikastegian, ikasketak egin dituztela egiaztatu duten tituludunen mailaren lagin ona da. Esandakoaren ebidentzia dugu Euskal Herriko Unibertsitatea, ingeniaritza arloan, munduko 200 unibertsitate onenen artean sartu izana, Shangaiko azken rankingak adierazi bezala.

 

UPV/EHUk Bizkaiko Campusean ikasketa teknikoen espezialitateetan emandako urte ugarietako esperientzia, ezagutza eta baliabideak jasotzen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolak. Irakasleen, 700 baino gehiago, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen, 150etik gora, konpromisoa da gizarteari eskaintzea ongi prestatutako profesionalak eta teknologian ezagutza handia dutenak eskaintzea.

Informazio gehiago: L&V Comunicación (Itziar Villamandos) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Prentsa Gabinetea Tel.:94 416 08 00  mugikorra: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com