2019/06/14 - Hezkuntza esparrutik Lan Arlora Igarotzeko beken programa

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/14

Hezkuntza esparrutik Lan Arlora Igarotzea beken deialdia 2018/2019 ikasturteko unibertsitate tituludunei edo 2019/20 graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenei laguntzeko da. Helburu du haien lanbide trebetasuna hobetzea, enplegu kualifikatu batean aritzeko behar diren trebetasunak areagotzeko.

Prestakuntza programa hau honako hauek osatzen dute: modulu teoriko batek (irailaren 16tik 26ra) eta enpresetako lanbide praktikek, 3 hilabeteko iraunaldikoek (urriaren 1etik abenduaren 31ra), asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da.

Parte hartzaileak 1.500 euroko diru-laguntza jasoko du eta Gizarte Segurantzan alta emango zaio. Enpresan izango duen egonaldian, hezkuntza lankidetzakoaren antzeko ezaugarrietako hitzarmen baten babespean izango da, instruktore eta tutore baten jarraipenaz.

Epea: 2019ko ekainaren 28ra arte

Eskabideak bidali: empresa.eib@ehu.eus

Eskaria: