null

2020 06 01 - MICROSOFT-EK BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO PROIEKTU BAT AUKERATU DU ADIMEN ARTIFIZIALEKO AI FOR EARTH EKIMENERAKO

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/01

. Bill Gatesen konpainiak ingurumenaren kontserbazioarekin

erlazionatutako proiektuak bilatzen ditu mundu osoan, eta adimen

artifizialeko tresna guztiak uzten dizkie soluzioak garatzeko

• Lander Galera ikasleak egin eta Jesús María Blanco irakasleak

aurkeztu duen lana plataforma eoliko flotagarriei

 

Bilbo, 2020ko ekainaren 1ean. Microsoft erraldoi teknologikoak 15.000
dolarreko beka eman berri dio offshore aire-sorgailuen errendimendua hobetzeko
Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle batek aurkeztu duen proiektuari. Laguntza AI
for Earth izenekoaren (Adimen Artifiziala Lurrarentzat) bitartez eman da. Bill
Gatesen enpresak ingurumena kontserbatzeko berrikuntza onenak bilatzeko duen
ekimena da. Oraingo honetan, Lander Galera ikaslearen doktoretza tesiak, euren
oinarri diren eta itsasoaren baldintzak jasaten dituzten plataformen gorabeheren
ondorioz itsasoko aire-sorgailu flotagarriek izan ditzaketen potentzia galerak
neurtzeko modua aztertzen du. Horiek turbinaren errendimenduan izan dezakete
eragina eta, ondorioz, elektrizitatea sortzeko kostuan.

Maria (Monitoring floAting platfoRms in offshore wind through artificIAl intelligence)
akronimoaren izena hartu duen proiektua Jesús Mari Blanco Eskolako irakasleak eta
Gregorio Iglesias Irlandako University College Corkeko irakasleak zuzendu dute.
Izan ere, Blanco irakaslea izan zen proiektuaren hautagaitza Microsoft-en aurrean
aurkeztu zuena, enpresa multinazionalak antolatu zuen workshop-a gainditu eta
gero. Beste sustatzaile batzuek ere azaldu zituzten euren proposamenak workshop
horretan.

Bekaren 15.000 dolarrei esker, Lander Galerak Microsoft beraren lainoko
konputazio zerbitzu sofistikatua (Azure) erabili ahal izango du, eta horrek
proiektuaren garapena azkartuko du. Plataforma horrek sare neuronal artifizialen
(datuetan oinarrituta aurreikuspenak egin ditzaketen sistemak) entrenamendua
erabiltzen du, eta, ondorioz, offshore aire-sorgailuen errendimenduan eragina duten
aldagai guztiak lortzeko beharrezkoa den simulazio prozesua nabarmen murrizten
da, olatuen norabide, aldizkakotasun eta altueratik hasi eta haizearen abiadurara,
aire-sorgailuaren baldintza mekanikoetatik igaroz.

Microsoftek emaitza onak ikusten baditu, laguntzak jarraipena izango du. Horrela,
proiektua bigarren fasean sartu ahal izango litzateke, oraingo honetan garapen
aplikatura zuzendutako finantzaketa lerro berriarekin.

Bill Gatesen konpainiak energia berriztagarriekin, bioaniztasunarekin, urbaliabideen
kudeaketarekin, nekazaritzarekin edo klima-aldaketarekin
erlazionatutako proiektuak bilatzen ditu mundu osoan AI for Earth ekimenaren
bitartez, horiek bultzatzeko, sustatzaileei Microsoftek garatu dituen adimen
artifizialeko soluzio guztiak eta lainoko konputazioa eskainiz.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA
Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com