2019/06/24 - PETRONORREK ETA BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK BI IKASLE AUKERATU DITUZTE ENRIQUE SENDAGORTA BEKARAKO, ETA ADIMEN ARTIFIZIALEAN TREBATUKO DIRA ESTATU BATUETAN

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/01

Julen Arizagak eta Inés Alcibarrek Illinoiseko (Chicago) Institutu Teknologikoan eta Cincinnatiko Unibertsitatean osatuko dute euren nazioarteko prestakuntza. Toki horietan adimen artifizialaren esparrua oso garatuta dago, eta benetako erreferentea da

Urtero 25.000 euronako bi beka emango dira energiaren arloan ingeniarien nazioarteko prestakuntza aurreratuan lagundu asmoz

Bilbo, 2019ko ekainak 26. Petronorrek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak aukeratu dituzte jadanik duela denbora gutxi ezarri den Enrique Sendagorta Bekaz gozatuko duten lehenengo bi ikasleak. Julen Arizaga Echebarriak eta Inés Alcibar Apraizek, biak ere Industria Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterreko ikasleak, 25.000 euro jasoko dituzte bakoitzak, euren unibertsitateko prestakuntza atzerrian jasotzeko eta titulazio bikoitza lortzeko.

Horrela, Arizaga Echebarriak Master of Computer Science izenekoa egingo du Illinoiseko Teknologia Institutuan (Chicago), eta Alcibar Apraiz Cincinnatiko Unibertsitatera (Ohio) joango da, Adimen Artifizialeko espezialitateko Ingeniaritza Masterra ikasteko. Entrega ekitaldia gaur goizean egin da Eskolan, eta bertan, gazteek Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen eskuetatik jaso dute beka. Ekitaldian Roberto Velasco Petronorreko Administrazio Kontseiluko kideak, Jorge Sendagorta eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariak ere hartu dute parte.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak titulazio bikoitzeko akordio asko ditu atzerriko unibertsitateekin. Horien artean, Enrique Sendagorta lehenengo Beka lortu duten ikasleek aukeratu dituzten bi zentroak azpimarratu behar dira; Illinoiseko Teknologia Institutua eta Cincinnatiko Unibertsitatea. Bi kasu horietan, akordioei esker Masterreko bigarren ikasturtea Estatu Batuetako Unibertsitate horietan egin ahal izango dute, eta amaieran, Estatu Batuetako titulazioa eta EHU/UPVkoa lortuko dituzte. Prestakuntza osatzeko, bi ikasleek arlo informatikoa (Computer Science) eta adimen artifizialeko espezialitatea aukeratu dituzte, gaur egun eskari handia dutenak, 4.0. Industria dela eta.

Nazioarteko prestakuntza aurreratua

Chicagoko eta Cincinnatiko ikastetxeetan, adimen artifizialaren esparrua oso garatuta dago, eta biak ere erreferentea dira Estatu Batuetan arlo horretan. Titulazio bikoitz hori egitean, Eskolako ikasleek aukera izango dute goi mailako unibertsitate esperientzia bizitzeko Adimen Artifizialean oinarritutako teknologietan aurreratua den herrialde batean. Halaber, euskal gizartearentzat, itzultzean gure industria aberastuko duten profesional onenak izatea ekarriko du.

Urtero Petronorrek 50.000 euro emango ditu guztira, 25.000 euronako bi beka eskaini eta Ingeniaritza Industrialeko Eskolako bertako Unibertsitate-Masterreko bi ikasleren ikasketetan laguntzeko, ospe handiko unibertsitateekin Bilboko Ingeniaritza Eskolak sinatuta dituen nazioarteko komenioen baitan titulazio bikoitzarekin euren heziketa-ibilbidea osa dezaten. Energiaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloetan ingeniarien nazioarteko prestakuntza aurreratua babestea da helburua.

Petronorrek, kulturarekin eta gizartearen iraunkortasuna eta garapena hobetzeko berrikuntzarekin bat eginda dagoen aldetik, lehen mailako profesionalen prestakuntza sustatu nahi du, beharrezko garapen teknologikoak ahalbidetu eta, abantaila lehiakorrez, baliabide energetikoen sorkuntza, eraldaketa eta banaketarekin lotutako euskal sektore industrialaren garapenari modu efizientean eta digitalizazio-prozesuen gain eusteko.

Informazio gehiago:
Petronor: Joseba Arruti / Komunikazio Arloa
T. + 34 946 357 069 / M. +34 627 996 996
Bilboko Ingeniaritza Eskola: Itziar Villamandos – VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L.
Prentsa Bulegoa / 657 796 583 / villamandos@lvcomunicacion.com