Petronorrek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak Enrique Sendagorta Beka sortzen dute ingeniaritza tituludunen artean bikaintasunezko heziketa sustatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/02

Urtero 25.000 euronako bi beka emango dira energiaren arloan ingeniarien nazioarteko prestakuntza aurreratuan lagundu asmoz

Bilbao, 2019ko apirilak 2. Bere sorrerako 50. urteurrenaren ekitaldien baitan, Petronorrek, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan, urteroko Enrique Sendagorta Beka sortu du, sortzaile eta Findegiko lehen presidente izan zuenaren eta 2018an hildakoaren omenez. Enrique Sendagortak eta bere anai José Manuelek etorkizunari aurrea hartzen jakin zuten, eta eurei dagokie, beste hainbat lorpenekin batera, Petronor lehen mailako proiektu industriala izatea, ingeniaritza aeroespazialaren eta ontzigintzakoaren alorrean biek sortutako Sener-en mugarriak ahaztu gabe.

Urtero Petronorrek 50.000 euro emango ditu guztira, 25.000 euronako bi beka eskaini eta Ingeniaritza Industrialeko Eskolako bertako Unibertsitate-Masterreko bi ikasleren ikasketetan laguntzeko, ospe handiko unibertsitateekin Bilboko Ingeniaritza Eskolak sinatuta dituen nazioarteko komenioen baitan titulazio bikoitzarekin euren heziketa-ibilbidea osa dezaten. Energiaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloetan ingeniarien nazioarteko prestakuntza aurreratua babestea da helburua.  

Hautagaiek berebiziko espedientea beharko dute, euren egonaldiaren hasieran eta amaieran txosten bat aurkeztearekin batera. Jomugako unibertsitateetan burutu nahi diren ikasketek Petronorrenaren antzeko jardunaren inguruko gaiak izango dituzte. Espediente akademikoaz gain, hautagaien motibazioa hartuko da kontuan, eta baita Findegiaren eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren dibulgazio lanak jomugako unibertsitateetara eramateko konpromisoa ere.  

Petronorrek, kulturarekin eta gizartearen iraunkortasuna eta garapena hobetzeko berrikuntzarekin bat eginda dagoen aldetik, lehen mailako profesionalen prestakuntza sustatu nahi du, beharrezko garapen teknologikoak ahalbidetu eta, abantaila lehiakorrez, baliabide energetikoen sorkuntza, eraldaketa eta banaketarekin lotutako euskal sektore industrialaren garapenari modu efizientean eta digitalizazio-prozesuen gain eusteko.

Más información:

Petronor: Joseba Arruti / Komunikazio Arloa

T. + 34 946 357 069 / M. +34 627 996 996

Escuela de Ingeniería de Bilbao: Itziar Villamandos – VILLAMANDOS COMUNICACIÓN

Tlf.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com