“CABB/BBUP” Uraren Gela

“CABB/BBUP” Uraren Gela 2019. urtean sortzen da Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa elkarlanean aritzeko asmoarekin, ikerkuntza zientifikoaren eta teknologikoaren eta irakaskuntzaren alorretan, uraren kudeaketaren ezagutza-eremuan. Horretarako, programak, proiektuak eta ekintzak sustatuko dira eta erakunde bien arteko ezagutza-sortzea, -trukea eta –transferentzia bultzatuko dira.

“CABB/BBUP” Uraren Gelak garatu beharreko ekintzen artean hauek azpimarra daitezke:

Ikerkuntza zientifikoaren eta garapen teknologikoaren programak eta proiektuak.
Ikastaroak, mintegiak eta trebakuntza-ikastaroak.
Irakasleen, adituen eta profesionalen trukea ikastaroentzat, mintegientzat eta graduondoko programentzat.
Bi alderdiek dituzten instalazioen erabilpena ikasketak, maketak, prototipoak, pilotuak eta lan esperimentalak edo ikerkuntza-lanak egiteko.
Baterako ikerkuntza-ikasketa zientifikoak eta teknikoak.
Gradu amaierako lanen, master amaierako lanen eta doktore-tesien egitea.

Ikasturte akademiko bakoitzean, urriaren hasiera inguruan, Gelan garatu ahalko diren lanen zerrenda bat eta azken urteetako ikasleentzako libre dauden plazak jakitera emango dira.