Ikastaro osagarriak

2018/19 ikasturtea

Izena ematea: lehen astean eskari-inprimaki honen bidez.

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan matrikulatuta egonda, gradua amaitzeko 30 kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana falta zaizkien ikasleei zuzendua.

 

IKASTARO OSAGARRIAK INDUSTRIA INGENIARITZAKO MASTERREKO IRAKASGAI BALIOKIDEAK
Enpresen Administrazioa ( 9 Kreditu) 503914 Enpresen Administrazioa
Instalazio Termikoak eta Fluidoenak (9 Kreditu)

503910 Jariakinen Instalazioak eta Makinak

503906 Motor eta Instalazio Termikoak

 

Oharrak:

Ikastaro hauetan matrikulatzen diren ikasleak batera egongo dira klasean Industria Ingeniaritzako Masterreko pareko irakasgaietako ikasleekin, eta ebaluazio sistema bera eta azterketa deialdi berak izango dituzte.

Ikasketa Osagarrietan gainditu diren irakasgaiak, Unibertsitate Masterreko irakasgai baliokidean ofizioz baliozkatuko dira, masterreko matrikula egin ondoren.  Honen ondorioz, matrikula zabaltzearen eskaera egin dezakezu, zabaltzen den kreditu kopurua baliozkotuteko kreditu kopuru berdina edo beherakoagoa izan behar dala, kontuan hartuz.

Eskaeren Ebazpena

Irailaren azkenaurreko astean ikasleei posta elektroniko bat bidaliko zaie  onartuak izan diren ala ez jakiteko, eta, bere kasuan, matrikula egiteko argibideak.