Aeronautika Gela

Deskribapena

Aeronautika Gela Bilboko Ingeniaritza Eskolak jarri zuen martxan, aeronautikaren sektorea gero eta garrantzitsuagoa delako Euskal Herrian. Izan ere, Eskolak ingurune industrialari lagundu nahi izan dio beti, eta irakaskuntzako lanak merkatuaren eskaera errealetara egokitzen ditu horretarako. Kasu honetan, elkarlanari esker, sektoreko euskal konpainiak arduratzen dira espezializazio-ikastaro honetako ikasketa-planaren ildo nagusiak prestatzeaz, HEGAN Aeronautikako Klusterraren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute 2001eko irailean abiarazitako ekimen hau

Etorkizuneko ingeniariak aireontzien egitura eta propultsioari buruzko teknologia aurreratuenetan prestatzeaz gain, Aeronautika Gelaren helburua ikerketako eta garapen teknologikoko proiektuak gauzatzea da, diseinu aeronautikoaren eta euskarri informatikoen arloetan. Eskolako ikasleentzako ikastaroak ez ezik, Aeronautika Gelak mintegiak ere antolatzen ditu, Aeronautikako Klusterreko enpresetako ingeniari profesionalak etengabe prestatzeko eta birziklatzeko. Diseinu aeronautikoko beste ikerketa-proiektu batzuk ere martxan dauzka.