Albisteak

Nazioarteko mugikortasuna ikasleentzat

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/21

2018ko azaroaren 26an GAUR-ean Erasmus+, Amerika Latindarra eta Beste Norako Batzuk programetako eskaera egiteko epea zabaltzen da. Kontuan izan behar duzu programa hauetako batean plaza lortzen baduzu, gero ezin izango duzula SICUE mugikortasunik eskatu.

 

GAUR-ean eskaera egiteko epea 2018ko azaroaren 26tik 2018ko abenduaren 17ra arte da.