Bilboko Ingeniaritza Eskolako Biblioteka, Bilbo

Pertsonala

Zerbitzu Arduradunak

  • Josune Areizaga Arana
  • Begoña Vázquez San José

bi-bib.ingeniaritza@ehu.eus
Tel.: 946014104 / 946014353

  • María Fe Rivas Mendoza (Arratsaldez)

marife.rivas@ehu.eus

Tel.: 946014928

 

Prozesu Teknikoak

  • Cristina Torre Sáez

cristina.torre@ehu.eus
Tel.: 946017224

  • Yolanda Mozo Hernández

yolanda.mozo@ehu.eus
Tel.: 946014106

 

Bibliotekarteko Mailegua

  • Saioa Etxebarria Bilbao

bi-bib.ingeniaritza-erreserbak@ehu.eus
Tel.: 946014106

 

Erosketak

  • María Revilla Ruipérez

bi-bib.ingeniaritza-erosketak@ehu.eus
Tel.: 946014105

 

Aldizkariak

  • Idoia Arteta Castaños

bi-bib.ingeniaritza-aldizkariak@ehu.eus

Tel.: 946017795

 

Ikastegiarteko mailegua

  • Begoña Basauri Fernández

begona.basauri@ehu.eus
Tel.: 946014105

 

Maileguaren mostradorea

  • Iratze Bustinza Vivanco

iratze.bustinza@ehu.eus
Tel.: 946014358

 

 

Bibliotekako argazkia
Bibliotekako argazkia

Zerbitzuak

Aretoko kontsulta

Liburutegiko funtsa sarbide librekoa da, lan akademikoak, ikus-entzunezko materiala eta antzinako funtseko dokumentuak izan ezik; hauek kontsultatzeko, Liburutegiko langileei eskatu behar zaie. Liburutegiak 272 irakurketa postu ditu.

Taldean lan egiteko aretoa

Liburutegiak taldeko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik den areto bost ditu. 

Mailegu zerbitzua

UPV/EHUko Liburutegietako edozeinetan erabilgarri dauden dokumentuak ateratzeko aukera ematen du. Zerbitzu hau erabiltzeko unibertsitate txartela aurkeztu behar da. Zenbait dokumentu ezin dira maileguz hartu, esaterako, kontsulta lanak, aldizkariak eta lan akademikoak.

Informazio bibliografikoko eta dokumentuen lorpenerako zerbitzua

Liburutegiko langileek bertako zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari, katalogoaren erabilerari eta informazio bibliografikoko iturriei buruzko informazioa ematen du. Gai zehatzei buruzko informazioa bilatzeko, baliabideen kontsulta egiteko edo edozein zalantza orokor argitzeko laguntza eta aholkua ematen ditu. Dokumentuak lortzeko zerbitzuaren bidez, beste liburutegi batzuetara -nola Estatukoetara hala nazioartekoetara- eska daiteke UPV/EHUn ez dagoen dokumentu oro.

Ekipamendu informatikoa-Internet sarbidea

Unibertsitateko Bibliotekak ikasteko prozesuan laguntza emateko asmoz eta, horregatik, mahaiako ordenagainiuak eta eskanerrak jarri ditu biblioteketako gela guztietan, lan akademikoak egiteko erraztasun gehiago izan ditzazun. Eskolako Liburutegian 19 ordenagailu daude, Internet bidez helburu akademikoko kontsultak egiteko eta lanak egiteko. Hala ere documentuak eskaneatzeko, fotokopiatzeko eta imprimatzeko zerbitzua dago. Wi-Fi konexioa ere badu UPV/EHUko haririk gabeko sarean sartzeko.

Ordenagailu eramangarriak

Maileguan eska daitezkeen ordenagailu eramangarriak Unibertsitateko Bibliotekan jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabili daitezke.

Bibliotekako katalogorako eta datu baseetarako sarbidea

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/home web orriaren bidez katalogora sar daiteke, UPV/EHUko liburutegietan erabilgarri dauden dokumentuak kontsultatu eta aurkitzeko. Xede horretarako Liburutegiak 5 ordenagailu ditu katalogoa kontsultatzeko. Gainera, 19 ordenagailuren bidez, UPV/EHUn lantzen diren gaiei buruzko dokumentazio elektronikoko datu base eta datu base bibliografiko nagusietara ere sar daiteke.

Erabiltzaileentzako ikastaroak eta prestakuntza

Liburutegiak baliabideak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestakuntza saioak antolatzen ditu. Gainera, eskatzailearen informazio beharren arabera ere egin daitezke saioak.

UPV/EHUra etortzen den edo, edozein arrazoi dela medio, Liburutegia hobeto ezagutu nahi duen ikasle, irakasle, etab. orok edozein unetan eska dezake halako saio bat: irakasle berriek edo bisitan datozenek, atzerriko ikasleek, doktoregoko ikasleek, ikerketako bekadunek, lehenengo zikloetako ikasleek, etab.

Hitzordua jarri edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, mezua elektronikoa bidaltzeaz gain, telefonoz deitu ere egin daiteke, 94-6014104 zenbakira.

Zalantzaren bat baduzu edo xehetasun gehiago nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.