Bilboko ZITEK Gela

Deskribapena

2009ko uztailaren 20an, oinarri teknologikoko enpresen mintegi berria, ZITEK, inauguratu zuten Eskolan. Mintegi hori Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen.

Mintegia C eraikineko 2. solairuan dago, eta 200 m2 dauzka. Bertan, enpresen moduluak, BEAZeko teknikariarentzako bulegoa, bilera-gela bat eta zerbitzuetako gela bat daude.

Mintegiaren helburuetako bat unibertsitatearekin harreman estua daukaten eta dagoeneko eratuta dauden enpresa hasiberriei abiarazten laguntzea da (ikerketa-taldeetatik, irakasleengandik nahiz ikasleengandik sortutako proiektuak). Bestalde, oraindik eratu gabeko enpresa-proiektuak kokatzen ere aritzen da, eta enpresak abiarazteko eta osatzeko beharrezko aurretiko ezagutzak eskaintzen dizkie ekintzaileei.

Lokalez gain, mintegiak teknikari bat eta BEAZeko adituen laguntza ere eskaintzen ditu, enpresa bat abiarazteko kontuan hartu beharreko alderdiei buruzko aholkuak emateko (kapitalaren osaera, kideak, merkatu-azterketak, plan estrategikoak, kudeaketa-planak, diru-laguntzak...).

Harremanetan jartzeko. empresa.eib@ehu.eus