Albisteak

Bideoen Lehen Lehiaketa Nazionala Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleentzat

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/04

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleentzako Bideoen Lehen Lehiaketa Nazionalaren antolatzaileek zuengana jotzen dugu jakinarazteko, behin bideoak aurkezteko epea amaituta, eskuragarri dituzuela ikusteko finalera iritsitako bideoak Espainiako Industria Ingeniarien Elkarteen Federazioaren  (Federación de Asociaciones de Ingenieros Industriales de España-FAIIE) webgunean. Oinarrietan adierazi bezala, sarietako bat sarean boto gehien lortzen duen bideoari emango zaio, beraz, parte hartzeko eskatzen dizuegu.

Bideoak esteka honetan edo federazioaren webgunean aurki daitezke:

http://www.ingenieroindustrial.es/concurso-nacional-video-master

UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolarena finalera iritsitako  bideoetako bat da.

Animatu eta bozka ezazu!