Ikasleentzako informazioa

Praktiken baldintzak eta iraupena


Honako hauek har dezakete parte programan:

  1. Lehen bi mailak osorik eta 180 ECTS gaindituta dituzten Graduko ikasleek..

 2. Masterreko ikasleek


Alta praktiken sisteman

Aurreko ataleko baldintza akademikoak betetzen badira, ikasleak  GAURen sartu ahal izango dira, Borondatezko Praktiken profilean. Hor, behin curriculuma betetzen dutenean, enpresen eskaintzak ikusi ahal izango dituzte. Borondatezko praktikak - ikasleak aplikazio informatikoaren eskuliburuan xehetasun gehiago lor daitezke pueden obtener más detalles.

Garrantzitsua izango da aldian behin @ikasle.ehu.eus helbide elektronikoa kontsultatzea, bereziki hautaketa prozesuetan daudenek edo praktika bat esleituta dutenek; izan ere, helbide horren bitartez jakinaraziko dira praktikekin lotutako kudeaketa guztiak.


Praktikaren eskaintza, hautaketa eta esleipena

Enpresa batek praktika eskaintza bat argitaratzen duenean, SISTEMAN ALTA EMANDA DAGOEN ikasleak GAURen ikusi ahal izango du, eta izena eman.

Enpresak hautaketa prozesua egingo du, eta izena eman duten ikasleen curriculum vitaea baino ez du ikusiko. Pertsona bat baino gehiago baldin badaude izena emanda, enpresa haiekin harremanetan jarri ahal izango da, dagozkion probak egiteko (normalean, elkarrizketa bat).

Enpresak, azkenean, praktika egokitzat jotzen duen pertsonari esleitzen dionean, aplikazio informatikoak mezu elektroniko bat bidaliko die hautaketa prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei, eta praktika esleitu dieten ala ez esango die.

Hezkuntzarako lankidetza hitzarmena

Praktika esleitzeko mezu elektronikoa jaso ondoren, esleituak mezu berri bat jasoko du, pdf bat atxikita duela, non zehaztuko baitira praktikaren datuak. Dokumentu hau praktika tutore izango den eskolako irakasleak sinatu beharko du, ondoko datu hauek gehituz: Irakaslearen izen-deiturak, dagokion saila, data eta sinadura.

Enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan aurkeztu eta gero, tramitatuko da hitzarmena praktikak hilaren 1ean edo 15ean hasiko direlarik edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean. Tramite honek gutxienez lau lanegun behar ditu.

Hitzarmena idazkaritzan bertan jaso behar da. Hiru ale aurkeztuko dira eta enpresara eraman beharko dira, bertan sinatu eta zigila ditzaten. Hauetako bat praktikako ikaslearentzat da, bestea enpresarako eta hirugarrena eskolarako.

Hitzarmen sinatuaren azken jatorrizko ale hau enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan eman behar da nahitaez, praktikak hasi baino lehen. Eman ezean praktika baliorik gabe gera daiteke.

 

Praktikak egitea

Hitzarmena sinatu ondoren, hautatutako pertsona enpresan sartuko da bertan adierazitako lehen egunean.

Hitzarmena hasiera batean adostutako egunetik aurrera luzatzea erabakitzen bada, Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzari bidali beharko zaio eskaera (empresa.eib@ehu.eus).

Egonaldian zehar arazoren bat sortuz gero, ikasleak, lehenik eta behin, enpresako begiralearengana jo beharko du arazoa konpontzeko. Arazoa ez bada behar bezala konpontzen, Eskolako tutoreari eskatuko zaio laguntza. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, horren berri emango zaio.Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzari.

Ikaslea praktikak egiten ari den bitartean, inkesta bat bidaliko zaio posta elektroniko bidez, praktikaren jarraipena egiteko


Praktiken amaiera

Praktika amaitutzat emateko, ezinbestekoa izango da:

  1. Enpresako begiraleak edo eskolako tutoreak praktiken ebaluazio txostena betetzea GAURen (mezu elektroniko bat jasoko dute, abisatzeko, praktika amaitzen denean).
  2. Ikasleak dagokion memoria betetzea GAURen.

 

Behin hiru txostenak beteta daudenean (Eskolako irakaslearena, enpresako begiralearena eta ikaslearena) praktikaren amaierako ziurtagiria eskatu ahal izango da GAURen, ezinbestekoa baita kredituak aitortzeko. Ziurtagiri hori Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzan jaso ahal izango da, eskaera egin eta gutxienez 48 ordu igarotzen direnean.

Praktika baten amaiera aurreratzeko, eranskina bidali beharko da empresa.eib@ehu.eus helbidera, eta eskaeraren kopia bidali beharko zaio Enpresari, arrazoiak justifikatuta. Behin praktiken amaiera aurreratzea onartu ondoren, amaierako txostenak bete beharko dira.

Kredituak aitortzea

Praktiketako 25 ordu 1 ECTS kreditu dira.


Kredituak aitortu nahi izanez gero, titulazio hauetan borondatezko praktikak egitea da aukera bat:

1.   Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua eta Ingeniaritza Zibileko Gradua, gehienez ere hautazko 18 ECTS.

2.   Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua, hautazko 24 ECTS.


Graduetan kredituak lortzeko, behar bezala amaitu beharko dira praktikak:hiru txostenak beteta eta GAURen bitartez kredituen ziurtagiria eskatuta. Ziurtagiri hori Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzan jaso beharko da, eta ziurtagiriarekin batera eskatu ahal izango da kredituen aitorpena, Eskolako Idazkaritzan.

Aitorpena praktikak bukatu baino lehen egin beharko balitz, ikasleak Enpresarekiko Harremanetarako idazkaritzan eskatu beharko du, tutorearen oniritzia behar bezala beteta aurkeztuz. Horrez gain, enpresako begiraleak txostena bete behar du, GAURren bitartez.


3.   Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Kanpoko praktikak irakasgaiari 9 ECTS dagozkionak. MASTERRETAKO AKADEMIA ANTOLAKUNTZAKO ZUZENDARIORDEA