Ikastaro osagarriak

Izena ematea: irailaren lehen astean eskari-inprimaki honen bidez.

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan matrikulatuta egonda, gradua bukatzeko 30 kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana falta zaizkien ikasleei zuzendua.

 

IKASTARO OSAGARRIAK TELEKOMUNIKAZIO INGENIARITZAKO MASTERREKO IRAKASGAI BALIOKIDEAK
Sareen Diseinua eta Kudeaketa eta Telekomunikazio Zerbitzuak (9 kreditu) 504006 Sareen Diseinua eta Kudeaketa eta Telekomunikazio Zerbitzuak
Komunikazioen Sistema Elektronikoak (9 kreditu) 504005 Komunikazio Sistema Elektronikoak

 

Oharrak:

 

Ikastaro hauetan matrikulatzen diren ikasleak batera egongo dira klasean Telekomunikazio Ingeniaritza Masterreko pareko irakasgaietako ikasleekin, eta ebaluazio sistema bera eta azterketa deialdi berak izango dituzte. 

Ikasketa Osagarrietan gainditu diren irakasgaiak, Unibertsitate Masterreko irakasgai baliokidean ofizioz baliozkatuko dira, masterreko matrikula egin ondoren.  Honen ondorioz, matrikula zabaltzearen eskaera egin dezakezu, zabaltzen den kreditu kopurua baliozkotuteko kreditu kopuru berdina edo beherakoagoa izan behar dala, kontuan hartuz.

Eskaeraren ebazpena

Irailaren azkenaurreko astean ikasleei posta elektroniko bat bidaliko zaie onartuak izan diren ala ez jakiteko, eta, bere kasuan, matrikula egiteko argibideak.