INFORMATIKA ETA TELEFONIA ARLOETAKO GORABEHERAK ETA ALTAK

 

INFORMATIKA ETA TELEFONIA ARLOETAKO GORABEHERAK

  • Eskolako geletako (informatika gelak, irakaskuntza gelak, mintegiak, laborategiak eta bulegoak) informatika ekipoetan edota telefono-zerbitzuan gertatzen diren gorabeheren berri emateko eta konponketa eskatzeko EAZra deitu behar da.  
  • EAZrekin kontaktuan jartzeko bide hauek daude:
    • Telefonoz, 154400 zenbakira deituta.
    • Posta elektronikoz, cau@ehu.eus helbidera idatzita.
    • Web-orriaren bidez, https://lagun.ehu.es formularioa beteta (horrek intzidentziaren jarraipena egiteko ere balio du).

OHARRA: Proiektoreen arloko gorabeherak mantentze-postontziaren bidez jakinaraziko dira.

 

HARGUNE BERRIAK (AHOTSA ETA DATUAK)

Sareko hargune berriak ipintzeko, eskaera dagokion zuzendariordeari egingo zaio posta elektronikoz:

Eskaeran eskartzailearen datu hauek agertu behar dute derrigorrez:

  • Izena, abizen bi eta NAN zenbakia.
  • Lan-harremana.
  • Saila.
  • Gelaren kodea.
  • Sare-hargunea ipini gura den kaxaren kodea edo instalazioa egin gura den lekua.
  • Eskaeraren zioa labur-labur.

 

Telefono hargune berriak ipintzeko, eskaera dagokion zuzendariordeari egingo zaio posta elektronikoz:

Eskaeran eskartzailearen datu hauek agertu behar dute derrigorrez:

  • Izena, abizen bi eta NAN zenbakia.
  • Lan-harremana.
  • Saila.
  • Gelaren kodea.
  • Sare-hargunea ipini gura den kaxaren kodea edo instalazioa egin gura den lekua.
  • Eskaeraren zioa labur-labur.