Informazio Orokorra

Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritza
Bilboko Ingeniaritza Eskola, I eraikina (1. solairua - P1E2)
Ingeniero Torres Quevedo plaza, 1.
PK:48013 Bilbo

Telefono-zenbakiak: 946014446, 946014940, 946014931, 946014016
Helbide elektronikoa: empresa.eib@ehu.eus
Ordutegia:09:00etatik 13:00etara (astelehenetik ostiralera) eta 15:00etatik 16:30era (asteartea eta osteguna). Gabonetan, Aste Santuan eta udan, 09:00etatik 13:00etara.

 

1. DATAK

Hezkuntzarako Lankidetza Programan parte hartzeko bidea zabalik dago ikasturte akademiko osoan zehar, praktikak hasteko datak hil bakoitzaren 1 eta 15a dira edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean eta hitzarmen bakoitzaren gehieneko indarraldia unean uneko ikasturteko abuztuaren 31ra artekoa izanik.

Hitzarmena tramitatzeko lau lanegun behar dira gutxienez.

 

2. IRAUPENA

Graduko ikasleak: Praktikek gehienez 1.500 ordu iraungo dute, baina ikasturte bakar batean 1.000 ordu egin ahal izango dira gehienez.

Masterreko ikasleak: Praktikek gehienez 2.000 ordu iraungo dute, baina ikasturte bakar batean 1.000 ordu egin ahal izango dira gehienez.

Enpresetan egindako praktikak egiteagatik kredituak aitortzen dituen titulazioetako ikasleen kasuan, lehenengo hitzarmenean enpresan egin beharreko ordu kopurua, zein bere espediente akademikoarekin bat etorrita aitortu beharreko kreditu kopuruaren baliokidea izango da. Honek ez du esan nahi beste hitzarmen berri bat egin daitekeenik eta praktikak luzatu enpresa edo erakunde berean, aurreko ataletan ezarritako gehieneko iraupena gainditu gabe.

Ikasketen bukaerak praktikena ere ekarriko du ezinbestean. Ikasketak amaitutakoan ikasleak aurretik baimenduta eta hasita eduki dituen praktikak baino ezin izango ditu bukatu (betiere, dagokion nahitaezko aseguruen babespean badago), eta praktikok ez dira luzatuko sinatutako hitzarmenaren eta titulu eskaeraren epea amaitzen denetik aurrera.

 

3. ORDUAK EGUNEKO

Praktikak hezkuntzaren osagarriak dira, baina ez dute oztopo izan behar curriculumeko hezkuntza akademikoaren prozesuan. Horregatik, gomendagarria da enpresan 4-5 ordu egitea eguneko. Hala ere, eskola ordu gutxi duten ikasleen kasuan edo udako hiletan, malgutasun handiagoa egon daiteke praktiketan egon beharreko ordu kopurua handitzeko.

 

4. ALDAKETAK

Ikasleek espedientean jasotako aldaketen ondorioz, aldatu nahiko balitz praktiketan egin beharreko ordu kopurua, honako hauek lirateke horretarako epeak:

Portugaleteko masterrak eta BIEko gradu guztiak:

Otsailaren 6tik 11ra (biok barne)

Ekainaren 22tik aurrera, eskolalditik kanpo egin beharreko praktiketarako.

Masterrak:

Abenduaren 12tik 17era (biak barne)

Otsailaren 24tik 27ra (biak barne)

Martxoaren 16tik 19ra (biak barne)

Maiatzaren 14tik 19ra (biak barne)

Ekainaren 22tik aurrera, eskolalditik kanpo egin beharreko praktiketarako.

 

5. ARAUTEGIA

UPV/EHUko irakasleen kanpoko borondatezko praktikak eta Hezkuntzarako Lankidetza programak Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiaren bitartez araupetzen dira, Antolakuntza Akademikoaren arloko errektoreordeak 2019ko uztailaren 24an emandako Ebazpenarekin bat etorriz (147 zenbakiko 2019ko abuztuaren 6ko EHAAn argitaratutakoa). Programa horretako praktikak borondatezkoak dira; hortaz, ez daude sartuta ikasleak matrikulatuta dauden titulazioetako Ikasketa Planetan, eta ikastegietatik koordinatzen dira zuzenean.

2014ko uztailaren 30eko BOE, 184 zenbakikoa Real Decreto 592/2014, de 11 de julio, por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios.


EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreor-dearena eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegia onartzeko dena, (Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartua)

 

6. ESKOLA ASEGURUA, Ibili-EHU ASEGURUA ETA ALTA GIZARTE SEGURANTZAN

Eskola Asegurua

Aseguru honek unibertsitate ikasketa ofizialak egiten ari diren pertsona guztiak babesten ditu, eta, horretarako, osasun laguntzak eta diru laguntzak ematen ditu gaixotasunen bat, eskola istripuren bat edo familiako ezbeharren bat gertatuz gero.


Ibili-EHU Asegurua

UPV/EHUk istripuentzako oinarrizko aseguru bat jartzen du ikasleen eskura horretarako kontratatu den polizan ezarritako baldintzekin, Ibili-EHU  ziurtagirietan jasotzen diren estalduretarako eta ikasleek, nahi izanez gero, sina dezakete.

 

Gizarte Segurantzan Alta

Kontuan hartu behar da enpresak praktiketako ikasleari diru kopuru bat ordaintzen badio laguntza poltsa, garraio eta halakoen kontzeptuan, enpresak indarrean dagoen legerian ezarritako zerga betebeharrak bete beharko dituela.


1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzkoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa garatzeko.


592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika arautzen dituena.


TMS/83/2019, Agindua, urtarrilaren 31koa, 2019. urterako Gizarte Segurantzako kotizazioen, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, Soldatak Bermatzeko Tasaren eta lanbide heziketaren inguruko legezko arauak garatzen dituena (44. art).