Lanbide Titulazioak

Itsasketako Gradua bukatu ondoren, Merkataritza Itsasontzietako bigarren mailako Pilotu lanbidean aritzeko, ondokoak bete beharko dira:
a)  Tailerreko prestakuntzan eta itsasontzian gutxien dela 12 hilabete eman izana, eta horietatik gutxienez 6 hilabete makinetako ikasle moduan eman izana itsasontzian.           Pratiketarako II. eranskina.
b) Indarrean izatea Itsasoko Gizarte Institutuak egindako osasun azterketa.
c) Gaindituta izatea Sustapen Ministerioak egokitasun profesionalerako zehaztutako proba.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua bukatu ondoren, Merkataritza Itsasontzietako Makineriako Ofiziala lanbidean aritzeko, ondokoak bete beharko dira:
a) Tailerreko prestakuntzan eta itsasontzian gutxien dela 12 hilabete eman izana, eta horietatik gutxienez 6 hilabete makinetako ikasle moduan eman izana itsasontzian.
b) Indarrean izatea Itsasoko Gizarte Institutuak egindako osasun azterketa.
c) Gaindituta izatea Sustapen Ministerioak egokitasun profesionalerako zehaztutako proba.

ARAUTEGIA

2019KO DEIALDIAK

Merkataritzako Ontzidiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko otsailaren 22ko Ebazpena (BOE, 19-03-20koa), bigarren mailako pilotu, bigarren mailako makineriako ofizial eta Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako irrati-elektroniko ofizial tituluak lortzeko egokitasun proben deialdiari buruzkoa.

Merkataritzako Ontzidiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena (BOE, 19-04-01ekoa), bigarren mailako pilotu, bigarren mailako makineriako ofizial eta Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako irrati-elektroniko ofizial tituluak lortzeko egokitasun proben ebaluaziorako prozedurak legeak ezartzen dituena.

2019ko otsailaren 22ko Ebazpenaren akatsen zuzenketa (BOE, 19-03-23koa).

 LEHENENGO DEIALDIA

Matrikula: 2019ko otsailaren 25etik martxoaren 1era

  • Egokitasun azterketak:
    • Martxoaren 5a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
    • Martxoaren 6a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P5 bulegoan 
  • Gaitasun azterketak:
    • Martxoaren 26a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan
    • Martxoaren 27a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan

 BIGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2019ko maiatzaren 27tik 31ra

  • Egokitasun azterketak:
    • Ekainaren 4a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8  bulegoan
    • Ekainaren 5a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
  • Gaitasun azterketak:
    • Ekainaren 25a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan
    • Ekainaren 26a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan

 HIRUGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2019ko irailaren 2tik 6ra

  • Egokitasun azterketak:
    • Irailaren 10a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
    • Irailaren 11, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
  • Gaitasun azterketak:
    • Urriaren 1a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako ofiziala 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan
    • Urriaren 2a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako pilotua 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan

 LAUGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2019ko urriaren 21etik 25era

  • Egokitasun azterketak:
    • Azaroaren 5a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako ofiziala 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
    • Azaroaren 6a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako pilotua 10:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P1P8 bulegoan
  • Gaitasun azterketak:
    • Azaroaren 26a, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako ofiziala 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan
    • Azaroaren 27a, asteazkena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako pilotua 15:30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugaleteko P4P5A gelan

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera
  • Interesdunaren argazki berri bat, nortasun agiri nazionalerako eskatzen direnen moduko, atzealdean izen-abizenak idatzita.
  • Indarreko nortasun agiri nazionalaren, bizileku txartelaren edo pasaportearen fotokopia bat, edo interesdunaren berariazko baimena bere nortasun datuak kontsultatu ahal izateko, betiere, abenduaren 26ko PRE/3949/2006 Aginduan  ezarritakoari jarraiki.
  • Titulu akademikoa edo haren ordezkoaren egiaztagiria, ekainaren 12ko 973/2009 Errege Dekretuak, merkataritza itsasontzietako lanbide titulazioak arautzen dituenak, zehaztutakoari jarraituz.
  • Praktikak gaindituta izanaren egiaztagiria.
  • Ikaslearen Prestakuntza Liburua (osatua).

Indarreko araudiak eskatzen dituen ontziratze aldiak zenbatzeko, itsasontziak nabigatzen egin behar du dagokion aldiaren 100eko 50 gutxienez.

Halaber, Espainiako zein atzerriko itsasontzietan eginiko ontziratze aldiek balio izateko eta zenbatzeko, interesdunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Adierazpen bat, III. eranskineko eredu ofizialean, zein itsasontzitan zerbitzu eman duen zehaztuz.
  • Ontzi-enpresaren ziurtagiria, IV. eranskineko ereduan, zerbitzu eman duen itsasontzi bakoitzarentzat, kapitainak edo ontzi-enpresak sinatua. Atzerriko itsasontzien kasuan, ziurtagiri hau ingelesez igorri ahal izango da, IV. eranskineko ereduaren arabera.
  • Espainiako itsasontzien kasuan, itsas libretako ontziratze eta lehorreratze lekuak behar bezala zigilatuta, eta atzerriko itsasontzien kasuan, lan kontratuen kopia konpultsatuak eta itsasontzi bakoitzeko izen-ematearen dokumentazio ofiziala ("discharge book" edo "seamen book"). ISMren lan-bizitza ere aurkeztu ahal izango da.
  • Praktikak lehen aldiz ebazpen honen BOEko argitalpen datatik aurrera hasten dituzten ikasleek ikasleentzako prestakuntza erregistro liburua beteta aurkeztu beharko dute.
  • 2018ko ekainaren 26tik aurrera egingo diren itsasontziratze guztiek Merkataritzako Ontzidiaren  Zuzendaritza Nagusiaren data bereko ebazpenaren I eta II eranskinak bete beharko dituzte.

OHARRA

Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua eta merkataritza ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala Labide Titulazioen txartel berriak egiteko, Manilako zuzenketek eskatzen dute hautagaiek eginda behar izan dituztela honako ikastaro hauek: Oinarrizko heziketa, Biziraupen-ontzia eta azkar ez dabiltzan erreskate-boteak, suteei kontra aurreratua eta lehen languntza osasun-heziketa

ESKAERAK AURKEZTEA

Deitutako azterketetan parte hartu nahi dutenek eskaera egingo dute Eranskineko ereduan (probak egiteko onartzeko eskaera eta azterketa eskubideen tasak ordaintzea), Merkataritzako Ontzidiaren zuzendari nagusiari zuzenduta, eta Zuzendaritza Nagusi horren Erregistroan aurkeztuko dute (Ruiz de Alarcón kalea 1, 28071 Madril), edo Ebazpen honetan berariaz jasotako Marina Zibilaren Goi-mailako Unibertsitate eta Eskoletan (haietan azterketa egiteko), zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoaren bidez.

 

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA, PORTUGALETE
María Díaz de Haro, 68
48920 Portugalete