Kanpoko praktikak

Informazio Orokorra

Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritza
Bilboko Ingeniaritza Eskola, II M eraikina (1. solairua)
Ingeniero Torres Quevedo plaza, 1.
PK:48013 Bilbo

Telefono-zenbakiak: 946014446, 946014940, 946014931, 946014016

Helbide elektronikoa: empresa.eib@ehu.eus

Ordutegia:09:00etatik 13:00etara (astelehenetik ostiralera) eta 15:00etatik 16:30era (asteartea eta osteguna). Gabonetan, Aste Santuan eta udan, 09:00etatik 13:00etara.

Oraingo ikasketa planei esker, ikasleek ontzi-enpresetako itsasontzietan zein lurrean dauden enpresetan egin ditzakete kanpoko praktika akademikoak. UPV/EHUn praktika hauek 2012. 09. 27ko Gobernu Kontseiluan onartutako Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiaren bitartez daude araupetuta, eta indarrean dagoen Graduko Ikasketetarako Kudeaketa Arautegiaren bitartez zuzenduko dira.

Praktiketarako gida

Praktiketarako 30 ECTS kredituen baliokidetzak

30 ECTS kredituen baliokidetzak:

1. "27483 Kanpoko Praktikak" Ingeniaritza eta Itsas Garraioko Graduan

  • Itsasontziratze praktikak: 3 hilabete 30 ECTS kredituren pareko
  • Lehorreko praktikak: 600 ordu 30 ECTS kredituren pareko

2. "27506 Itsasontzi Praktikak" Itsas Ingeniaritzako Graduan

  • Itsasontziratze praktikak: 3 hilabete 30 ECTS kredituren pareko
  • Lehorreko praktikak: 600 ordu 30 ECTS kredituren pareko

Itsasontzietan praktikak egiteko baldintzak

1. Ontziko Prestakuntzaren Erregistro Liburu berria eskuratzea

2. Ikasle ziurtagiri Ofiziala edukitzea. Ikastegiko Idazkaritzan (Portugaleten) egin beharreko izapideak: :

  • Tasak ordaintzea
  • Eskaera egiteko instantzia betetzea
  • Bi (2) argazki eranstea
  • Prestakuntza liburua entregatzea, egiaztatzeko eta ontzian erabil dadila baimentzeko (praktiketan)

3. "Itsas Libreta" edo "Itsas Barrutiko Inskripzioa" edukitzea (Itsas Kapitaintzan izapidetu)

4. MGIren azterketa medikoa gainditua izatea.

Kanpoko praktikak egiteko baldintzak

Ikasle ziurtagiri Ofiziala edukitzea. Ikastegiko Idazkaritzan (Portugaleten) egin beharreko izapideak:

  • Tasak ordaintzea
  • Eskaera egiteko instantzia betetzea
  • Bi (2) argazki eranstea