Matrikula zabaltzearen eskaria

Betebeharrak

1.- Graduko ikasleak, ohiko matrikula egiterakoan, enpresetako praktikak egin eta, jarduera honengatik, hautazko kredituak aitortzeko eskaria egiteko aurreikuspena dutenak, baina, azkenean, hezkuntzako lankidetza programan parte hartu ez dutenak.

Praktiges programaren bidez, enpresetako praktikak egitea eskatu behar da. Hori dela eta, automatrikula egitean Heziketa Lankidetzara programan parte hartzeko betebeharrak betetzen ez badira, abenduaren lehenengo hamabostaldian matrikula zabaltzearen eskaria ezin izango duzue egin.

Bigarren lauhilekoko hautazko irakasgaietarako bigarren matrikulaldia eskatu ahal izango da baldintza hauetan, ez bestela:

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko gradua
  • Industria elektronikaren eta automatikaren ingeniaritzako gradua
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradua

Gehien dela, hautazko 24 kreditu.

  • Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako gradua
  • Ingeniaritza Zibileko gradua

Gehien dela, hautazko 18 kreditu.


Abenduaren lehenengo hamabostaldia.

                                      Eskaera egiteko sakatu hemen

2.-Graduetan aurrebaldintzarik duten irakasgaietan  matrikularik egin  ezin izan duten ikasleak:

  • Itsasketako gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko gradua

Bigarren matrikulaldia eskatu eta ahal izango da soil-soilik aurrebaldintzarik duten bigarren lauhilekoko irakasgaietan.

Ezin izango da inola ere 60 kreditu berri baino gehiago matrikulatu, ez eta 90 kreditu baino gehiago berriak eta errepikatuak batuta, ohiko matrikula eta bigarren matrikulaldian matrikulatutako kredituen artean.


Urtarrilaren hirugarren astean.

                                     Eskaera egiteko sakatu hemen