Software Microsoft

Bilboko Ingeniaritza eskolak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (IKTen Gerenteordetzaren web-orria) urtero Microsoft-rekin Azure Dev Tools for Teaching izeneko hitzarmena sinatzen du. Hitzarmen honek Microsoft-eko softwarea eta hodeian kokatutako informatika baliabide ezberdinak eskuratzea ahalbidetzen du, ikasteterako, irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako. Sarbidea izango dute unibertsitateko ikasle eta langileek.

 

  • Softwarea eskuratu zure praktikak burutzeko, adibidez: Project, Visio, Visual Studio, SQL Server eta Windows.
  • Azure plataformak eskaintzen dituen baliabideekin praktikatu (100$-ko hasierako kreditua ikasleentzat).
  • Microsoft Learn programan garatutako ikasketetarako edukiak aprobetxatu.

 

Nahiz eta Azure plataforma publikoa izan, hezkuntza hitzarmenera sarbidea izateko:

Lehen aldiz sartzerakoan unibertsitateko @ehu.eus edo @ikasle.ehu.eus posta elektronikoa elkartu behar da zure Microsoft-eko kontu pertsonalera. Pausu hauek burutzeko ondorengo gida prestatu dugu:

Zalantzarik izanez gero, eskolako informatika teknikariengana jo dezakezu: (informatica.eib@ehu.eus).