Bilboko Ingeniaritza Eskolako Biblioteka, Portugalete

Pertsonala

Zerbitzuaren Arduraduna:

  • Mª Nieves Lorenzo Escolar

Tel.: 946014825

nautica.bib-bi@ehu.eus

  • Mª Cinta Martínez Sánchez

Informazioa, maileguak eta erreserbak:

Tel.: 94 6014824

Aldizkariak: revistas-nautica.bib-bi@ehu.eus

Tel.: 94 6014824

Portugaleteko biblioteka
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Biblioteka, Portugalete

Qué se puede encontrar

El fondo bibliográfico está especializado en temas náuticos y marítimos. Dispone del material y de los recursos necesarios para dar soporte al estudio, a la docencia y a la investigación que se desarrolla en la Escuela. Esta formado basicamente por:

  • Bibliografía recomendada por los docentes de la Escuela.
  • Bibliografía especializada en las áreas de conocimiento impartidas en la Escuela.
  • Obras de consulta: diccionarios, atlas, directorios, almanaques y anuarios náuticos, etc.
  • Documentos de la Organización Marítima Internacional (OMI).
  • Material audiovisual y multimedia: videos, DVD, CD-ROMs.
  • Cartas náuticas.
  • Revistas especializadas (90 títulos de revistas en suscripción).
  • Trabajos académicos.

La Biblioteca cuenta con un fondo histórico formado por un importante número de libros, revistas, cartas náuticas, etc. publicados entre 1700 y 1950. El acceso a este fondo es restringido y excluido de préstamo.

Zer aurki daiteke

Funts bibliografikoa nautikako eta itsasoko gaietan espezializatuta dago. Eskolako ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza lanak gauzatzeko beharrezko materiala eta baliabideak eskaintzen ditu. 2013/2014 ikasturtearen hasieran 15.244 liburuki ditu. Oinarrian ondorengoek osatzen dute:

 

  • Eskolako irakasleek gomendatutako bibliografia
  • Eskolan lantzen diren jakintza arloetan espezializatutako bibliografia.
  • Kontsulta lanak: hiztegiak, atlasak, direktorioak, itsasbide liburuak, almanakak eta urtekari nautikoak, etab.
  • Nazioarteko Itsas Erakundearen (IMO) dokumentuak
  • Ikus-entzunezko materiala eta multimediakoa: bideoak, DVDak, CD-ROMak
  • Mapa nautikoak
  • Espezializatutako aldizkariak (90 aldizkari titulu, harpidetuta)
  • Lan akademikoak

Liburutegiak funts historikoa ere badu, 1700 eta 1950 artean argitaratutako liburu, aldizkari, mapa nautiko, etab. ugariz osatutakoa. Funts horretarako sarbidea mugatuta dago eta bertako materiala ezin da maileguz hartu

Zerbitzuak

Aretoko kontsulta

Liburutegiko funtsa sarbide librekoa da, lan akademikoak, mapa nautikoak, ikus-entzunezko materiala eta antzinako funtseko dokumentuak izan ezik; hauek kontsultatzeko, Liburutegiko langileei eskatu behar zaie. 60 irakurketa postu ditu.

Taldean lan egiteko aretoa

Liburutegiak taldeko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik den areto bat du. Aretoak ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa ditu. Bertan gehienez 10 erabiltzaile sar daitezke. Erabiltzeko arauak:

  • Beharrezkoa da UPV/EHUko unibertsitate txartela izatea, dagokion liburutegian behar bezala eguneratua eta Unibertsitateko Liburutegiarekiko betebeharrak beteta izatea.
  • Erreserba egiteko inprimakia bete behar da; bertan, zer lan egin nahi den, zer irakasgairako den eta zer irakaslek agindu duen zehaztu behar da, edo aretoa erabiltzeko beharra justifikatu behar da.
  • Aretoan sartu aurretik aretoa erabiliko duten pertsona guztiek Liburutegiko maileguen erakusmahaian txartela utziko dute. Pertsona horiek izango dira aretoa behar bezala erabiltzearen erantzuleak eta bertan ezin izango da akreditatuta ez dagoen pertsonarik egon.
  • Ezin da erre, jan edo edan.
  • Aretoa gutxienez hiru pertsonak erabiltzeko da eta gehienez hamarrek.
  • Talde berak egunean bi orduz erreserba dezake gehienez, nahiz eta, beste eskaerarik egon ezean, tartea luzatu egin ahal izango den.
  • Erreserba ordutik ordu-laurdena igaro eta aretora inor etorri ez bada, erreserba baliogabetu egingo da eta beste talde batek erabili ahal izango du.

Egoki erabiltzen ez bada edo jarduera akademikoetarako ez beste jarduera batzuetarako erabiltzen bada, zigorra jarriko da. Hala, hilabetez ezin izango da liburutegi zerbitzua erabili eta ikasturtearen gainerako hilabeteetan aretoak erabiltzea debekatuko da. Gainera, ekipamenduari asmo txarrez kalterik eragiten bazaio, kalteari dagozkion konponketa lanen kostuak ordaindu beharko dira.
Neurriok agintari eskudunek finkatzen diren prozeduren arabera adosten dituzten geroko zigorrei kalterik egin gabe hartuko dira.

Mailegu zerbitzua

UPV/EHUko Liburutegietako edozeinetan erabilgarri dauden dokumentuak ateratzeko aukera ematen du. Zerbitzu hau erabiltzeko unibertsitate txartela aurkeztu behar da. Zenbait dokumentu ezin dira maileguz hartu, esaterako, kontsulta lanak, aldizkariak eta lan akademikoak.

Informazioko, bilaketa bibliografikoko eta dokumentuen lorpenerako zerbitzua

Liburutegiko langileek bertako zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari, katalogoaren erabilerari eta informazio bibliografikoko iturriei buruzko informazioa ematen du. Baliabideen kontsulta egiteko edo edozein zalantza orokor argitzeko lagundu, aholku eman eta informazioa bilatzen du gai zehatzei buruz. Dokumentuak lortzeko zerbitzuaren bidez, beste liburutegi batzuetara -nola Estatukoetara hala nazioartekoetara- eska daiteke UPV/EHUn ez dagoen dokumentu oro.

Lan-estazioak eta Interneterako sarbidea

Unibertsitateko Bibliotekak ikasteko prozesuan laguntza emateko asmoz eta, horregatik, mahaiako ordenagainiuak eta eskanerrak jarri ditu biblioteketako gela guztietan, lan akademikoak egiteko erraztasun gehiago izan ditzazun. Portugaleteko BIEko Liburutegian 3 ordenagailu daude, Internet bidez helburu akademikoko kontsultak egiteko eta lanak egiteko. Gainera, eskanerra ere badago, guztiek erabiltzeko. Wi-Fi konexioa ere badu UPV/EHUko haririk gabeko sarean sartzeko.

Ordenagailu eramangarriak

Maileguan eska daitezkeen ordenagailu eramangarriak Unibertsitateko Bibliotekan jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabili daitezke.

Bibliotekako katalogorako eta datu baseetarako sarbidea

http://www.biblioteka.ehu.eus web orriaren bidez katalogora sar daiteke, UPV/EHUko Liburutegietan erabilgarri dauden dokumentuak kontsultatu eta aurkitzeko. Xede horretarako Liburutegiak 1 ordenagailu ditu katalogoa kontsultatzeko. Gainera, 2 ordenagailuren bidez, UPV/EHUn lantzen diren gaiei buruzko dokumentazio elektronikoko datu base eta datu base bibliografiko nagusietara ere sar daiteke.

Erabiltzaileentzako ikastaroak eta prestakuntza

Liburutegiak baliabideak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestakuntza saioak antolatzen ditu. Gainera, eskatzailearen informazio beharren arabera ere egin daitezke saioak.
UPV/EHUra etortzen den edo, edozein arrazoi dela medio, Liburutegia hobeto ezagutu nahi duen ikasle, irakasle, etab. orok edozein unetan eska dezake halako saio bat: irakasle berriek edo bisitan datozenek, atzerriko ikasleek, doktoregoko ikasleek, ikerketako bekadunek, lehenengo zikloetako ikasleek, etab.

Hitzordua jarri edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, mezua elektronikoa bidaltzeaz gain, telefonoz deitu ere egin daiteke, 94-6014825 zenbakira.

Zalantzaren bat baduzu edo xehetasun gehiago nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Portugaleteko BIEko Biblioteka