Prentsa oharrak

9,43 LORTU DUEN AMAIA DE PABLO IKASLEA, BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO 800 GRADUATU BAINO GEHIAGOREN ARTEKO NOTA ONENA

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06

Euskalduna Jauregiak diplomen banaketa ekitaldia jasoko du gaur arratsaldean (18:00), Nekane Balluerka EHU/UPV errektorea, Juan María Aburto Bilboko alkatea eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua buru direla

Bilbo, 2019ko martxoaren 5a. Bilboko Ingeniaritza Eskolak, aurreko ikasturtean euren ikasketak amaitu dituzten 809 ikasleentzako urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat ospatuko du astelehen honetan: hezkuntza zentro zorrotzenetako bateko graduatu eta master gisa aintzatesten dituzten diplomen banaketa. Izan ere, ingeniaritzaren alorra da EHU/UPV mundu osoko 200 unibertsitate onenen artean jarri duen saila, Shangaiko ranking ospetsuak erakusten duenez.

18:00etan, Euskalduna Jauregiak ikasleak eta euren senideak jasoko ditu. Ekitaldiaren buru hauek izango dira: Nekane Balluerka unibertsitateko errektorea; Juan María Aburto Bilboko alkatea; Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; eta Fernando Querejeta Ingeniaritza Eskola Fundazioaren presidentea. Eskola ordezkatuz, Enrique Amezua zuzendaria eta Susana Uriarte eta Itziar Martija zuzendariordeak egongo dira, Carolina Rebollar idazkari akademikoarekin eta Izaskun Alaiz Ikasleen Kontseiluko presidentearekin batera.

Guztira, hamabi graduko eta lau masterreko ikasleek jasoko dituzte euren diplomak. Ekitaldian egongo diren ikasleen artean, promozio bakoitzeko bat zenbakiak azpimarratu behar dira. Gazte horien notak, Amaia de Pablok Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan lortu duen 9,43tik, Egoitz Ochoak Ingeniaritza Elektrikoko Graduan lortu duen 6,8ra doaz. Amaia de Pablo da 800 tituludun baino gehiagoren artean espediente onena lortu duen ikaslea. Bere ondoren, promozioko bigarren nota altuena Jon Baraia-Etxaburuk lortu du, 9,19 lortuz Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean. Espezialitate horretan daude batez besteko nota 9tik gorakoa lortu duten beste bi espedienteak: Inés de Madariga eta Héctor Crespo.

Prestakuntza Bilboko Ingeniaritza Eskolan amaitzen duten ikasle gehienak, ikasgeletatik irten eta berehala sartzen dira lan merkatuan, izan ere, sail guztietan, Ingeniari lanbidea da talentua eta espezializazioa bilatzen duten enpresek gehien eskatzen duten lanpostuetako bat. Horrez gain, Eskolak ospe handia du enpresa eta unibertsitate munduan, eta bere graduatuen laneratze maila %100ekoa da titulazio askotan.

Ospe handiko txostenek abalatzen dute prestakuntzaren kalitatea, horien artean Everis Fundazioak egin duen azken Unibertsitatea-Enpresa Ranking-ak. Bertan adierazten denez, EHU/UPVko Ingeniaritza Industrialeko Gradua da enplegatzaileen beharretara ondoen egokitzen dena. 10etik 7,9ko puntuazioa lortzen baitu, eta, gainera, lehen postuetan agertzen den euskal unibertsitate bakarra da.

Titulazio bikoitzak eta egonaldiak atzerrian

Eskola aipagarria da, baita ere, bere ikasleen atzerriko egonaldiak bultzatzeko orduan oso aktiboa delako. Titulazio bikoitzen eta trukatze programen sustapenaren bitartez egiten du. Iazko ikasturtean 55 plaza eskaini zituen, eta horren bitartez, 33 gaztek, Eskolako tituluari, beste ikastetxe batzuetan lortutakoa gehituko diote. Ikastetxe horien artean daude Parisko Arte eta Ofizioetako Goi Eskola Nazionala (ENSAM) eta Bretainiako Telekomunikazioen Goi Eskola Nazionala (Télécom Bretagne); Gävleko unibertsitatea (Suedia), Cranfieldekoa (Erresuma Batuak) edo Illinoiseko Institutu Teknologikoa (Estatu Batuak).

Horrez gain, Eskolak trukaketa akordioak ditu mundu osoko ikastetxeekin. Horien bitartez 467 plaza eskaini zituen, prestakuntzaren parte bat atzerrian egiteko.

Aurten, euren diploma jasoko duten ikasleen artean, 602 mutilak eta 207 neskak dira. Neskak dira ikasle onenak 5 titulaziotan (Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan, Ingurumen Ingeniaritzako Graduan, Meatzaritza eta Ingeniaritza Teknologikoaren Ingeniaritzako Graduan, Nautika eta Itsas Garraioko Graduan, eta Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterrean), eta mutilak 11tan.

Ikasle kopuruari dagokionez, promozio honetan hauek dira ikasleek gehien atsegin izan dituzten titulazioak: Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (195), Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (151) eta Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (114). Horien ondoren hauek datoz: Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (61), Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (51), Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (37), Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (34), Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (32), Ingeniaritza Zibileko Gradua (32), Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (31), Meatzaritza eta Ingeniaritza Teknologikoaren Ingeniaritzako Gradua (26), Itsasketako Gradua (16) eta Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (14). Ingurumen Ingeniaritzako Graduarekin batera (10), zerrenda, Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterrak (3) eta Itsasketa Unibertsitate Masterrak (2) ixten dute.

Ingurumen Ingeniaritzako Gradua Nagore Romero Legarreta (7,38)

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua Pello Etxaniz Agirre (7,91)

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua Julen Arizaga Echebarria (8,52)

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua Egoitz Ochoa López de Vergara (6,88)

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua Oskar Alonso (7,89)

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua Iker Raigoso Goitia (7,30)

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua Amaia de Pablo Ruiz (9,43)

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua Iban Orbegozo Aldalur (8,45)

Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua Yolanda Galarraga Mañas (7,21)

Ingeniaritza Zibileko Gradua Ander Mikel Asensio Egaña (8,10)

Itsasketako Gradua. Ibrahym El Ghazi (7,77)

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua Ane Miren Aizpurua Labaca (8,60)

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra Jon Baraia-Etxaburu Astigarraga (9,19)

Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra Josu Lana Canibe (8,98)

Itsasketa Unibertsitate Masterra Joan Vallori (6,95)

Nautika eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra Elena García (8,07)

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L. –Itziar Villamandos
GABINETE DE PRENSA DE LA ESCUELA DE INGENIERÍA DE BILBAO
Tlf. 94 416 08 00 - Móvil: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com