Prentsa oharrak

2019/06/11 - ATECYR KONGRESUA

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK KLIMATIZAZIO ARLOKO PROFESIONALEN URTEKO TOPAKETA JASOKO DU, ENERGIAREN TRANTSIZIOARI BURUZ EZTABAIDATZEKO

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/14

Aitor Patxi Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak hartuko du parte ekitaldian, eta otsailean onetsi zen eta estatu mailan aitzindaria den Energiaren Jasangarritasun Energetikoari buruzko Euskal Legearen alderdi nagusiak azalduko ditu

 Adituen panelak gai anitzak landuko ditu, sektorea arautzen duen esparruan izandako aldaketak edo berrikuntza teknikoen iritsiera, bero bonbak, besteak beste

 Topaketa, Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración (Atecyr) izenekoaren batzar nagusiaren aurretik egingo da

+ info: https://www.atecyr.org/actualidad/encuentros/encuentro-programa.php

Bilbo, 2019ko ekainaren 11an. Bilboko Ingeniaritza Eskolak Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración (Atecyr) izenekoaren urteroko XIV. topaketa jasoko du gaur. Klimaren aldaketaren eta energiaren kontsumoaren aurreko ardurarekin kontzientzia berezia duen kolektiboa da, eta baita administrazioen aldetik kontrol gehien jasotzen duenetako bat, energia eraginkortasunari buruzko ziurtagirien eta arautegien bitartez. Atecyr elkartearen batzar nagusiaren aurretik egingo den ekitaldian, energiaren trantsizioak eraikigarritasunean eta klimatizazioaren etorkizunean izango duen eragina landuko da, Europako zuzentarauak eta nazioarteko konpromisoak kontuan izanda. Topaketa Eskolako Ikasgela Nagusian egingo da, eta Aitor Patxi Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak eta Luis Vega Catalán Sustapen Ministerioko Arkitektura eta Eraikigarritasun zuzendariorde nagusiak hartuko dute parte.

Enrique Amezua Eskolako zuzendariak ekitaldia aurkeztu ondoren, Miguel Ángel Llopis Atecyr-eko presidentea eta Luis Castillo Euskadiko taldeko presidentea arituko dira, eta ondoren Arcadio García Lastra Atecyr-eko idazkari teknikoak hartuko du parte, sektorearen jarduera kontrolatzen duen egungo arauzko esparruaren alderdi nagusiak azaltzeko. Sektoreak aurrean dituen lege erreformak aztertu eta gero, Luis Vega Catalán dagoeneko instalatuta dauden ekipoak berriztatzeko plan estrategikoan zentratuko da, segurtasunari eta eraginkortasunari buruz dauden eskakizun berriekin erlazionatutako puntuetan, batez ere.

Beste alde batetik, Ricardo García San José Atecyr-eko batzorde teknikoko presidenteordeak klimatizazio sistema eraginkorrei buruz egingo du berba, eta Pedro Vicente Quiles elkarteko batzorde teknikoko presidenteorde betearazleak, sektorean jakin-min gehien sortzen duen gaietako bat landuko du: bero bonben garapena eta aplikazioa. Termodinamika aplikatuz, energia bero gisa garraia dezakete giro hotzetik giro berora, gure etxeetan, adibidez.

Horrez gain, Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energíako (Idae) eguzki saileko buruak, klimatizazio eta hozte ekipoetan energia fotovoltaikoaren eta autokontsumoaren erabilerari buruz hitz egingo du. Bukatzeko, Aitor Patxi Oregik otsailean onetsi zen Energiaren Jasangarritasun Energetikoari buruzko Euskal Legearen alderdi nagusiak azalduko ditu. Aitzindaria da, Administrazio Publikoko maila guztiak inplikatzen baititu eraikinei, etxebizitzei eta garraio erregulazioei buruzko betebeharren ezarpenean.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com