null

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO FORMULA STUDENT BIZKAIA MONOPLAZA BILBOKO KALEETATIK IBILIKO DA LARUNBAT HONETAN, UDALTZAINGOAK LAGUNDUTA

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/03

  • Eskolako ikasle taldeak egindako ibilgailuak lau sari lortu zituen Silverstoneko nazioarteko txapelketan, Erresuma Batuan eta Katalunian 20 hoberenen taldean sartzea lortuz
  • Larunbata, azaroak 4, IBILBIDEA (13:00): Escuela de Ingeniería de Bilbao, calle Sabino Arana, Plaza Euskadi, Plaza Moyúa, Plaza Euskadi, Plaza Pío X 7, Plaza Euskadi, Plaza Moyúa, Gran Vía, Plaza Circular y Palacio de la Diputación
  • Larunbatean, azaroaren 4an, gure kaleetan ibiltzeaz gain, hurrengo larunbatean, azaroaren 11an ere jarleku bakarreko automobilak beste ibilaldi bat egingo du Bilboko kaleetatik. Hori guztia, Formula Student Bizkaiak UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen barruan antolatzen duen ‘Driving Bilbao' ekitaldiaren barruan

 

BIDEOA PROMO DRIVING BILBAO FSB2017 

BIDEOA FSB2017

Bilbo, 2017ko azaroaren 3a.- Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak aurten diseinatu eta eraiki duen 1 Formulako monoplazak bere historiako emaitzarik hoberena lortu du. Ibilgailua beste herrialde batzuetako unibertsitateetako talde askorekin lehiatu zen Silverstoneko (Erresuma Batua) eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan. Lau sari lortu zituen, eta bi probatan 19. lekuan amaitu zuen. Hau da, FSB taldeak nazioarteko lehiaketetan parte hartzen ari den hamar urteetan lortutako emaitzarik hoberenak lortu ditu. Hori ospatzeko, saritutako autoa jende guztiaren aurrean erakutsiko dute, Bilboko kaleetatik egingo duten ibilbidean, UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen barruan antolatzen den ‘Driving Bilbao' ekitaldiaren barruan.
Driving Bilbao gaur, ostiralean, azaroaren 3an, hasiko da. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara automobil saritu bikaina Bizkaiko Foru Aldundiko jauregiaren aurrean egongo den stand batean erakutsiko da. Bihar, larunbatean, azaroaren 4an, 1 Formulako automobila lehen aldiz ibiliko da Bilboko kaleetatik, eguerdiko 13:00etan. Udaltzaingoak lagunduta eta ikasle batek gidatuta, automobila Bilboko Ingeniaritza Eskolatik abiatuko da, Sabino Arana kaletik Euskadi plazara, Moyua plazara eta Plaza Biribilera, Aldundiko Jauregian amaitzeko.
Azaroaren 8tik 12ra, automobila, aurten Bizkaia Aretoan egingo den Zientziaren Astean Bilboko Ingeniaritza Eskolak izango duen erakuslekuetako batean egongo da. Horrez gain, datorren larunbatean, azaroaren 11n, eguerdiko 13:00etatik aurrera, monoplaza berriro ibiliko da Bilboko kaleetatik. Oraingo honetan joan-etorria Bizkaia Aretoan hasi eta amaituko da, Euskadi eta Moyua plazak, Bihotz Sakratua, Kale Nagusia eta Plaza Biribila hartuko dituen ibilbidean. Bi zirkuituetan, ibilgailua 20 minutu inguru ibiliko da, eta ondoren berriro ere erakusgai egongo da. 

Aurrerapen teknologikoak
Hainbeste sari lortu dituen eta jende guztiak ikusi ahal izango duen FSB2017 monoplaza, azkenengo 10 urteetan Formula Student Bizkaia taldeak diseinatu eta egin duen ibilgailu guztien artetik aurreratuena da, teknologiaren ikuspegitik. Garatutako prototipoa, ekainaren 15ean San Mames inguruetan aurkeztu zena, ibilgailu elektrikoa da, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa du, berezko bateriak ditu eta 80KW-ko sistema bikoitza duen motor bat. Nobedade bezala, Formula Student taldeak garatutako prototipo berriak diseinu berritzaile bat aurkezten du, pack aerodinamiko bat ezarriz (aurreko eta atzeko aleroiekin, fondo zuria eta difusorearekin), proba dinamikoen emaitzak hobetzeko aukera eskainiz. FSB2017-k 227 kiloko pisua du eta 110-reko potentzia, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeko aukera ematen du. FSB2017 ibilgailuak 227 kilo pisatzen ditu eta 110eko potentzia du, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeo aukera ematen du.

Garrantzitsua da fabrikazioan azken teknologiaren eta material berriak erabiltzearen alde egin den apustua, karbono zuntza, aramida zuntza, aluminiozko erle-kabi nukleoak eta 3D inprimaketako piezak, besteak beste.


Lorpen handiak
Etorkizuneko ingeniariak izango direnen Bilboko taldeak lau sari garrantzitsu lortu ditu uda honetan Silverstoneko zirkuituan egindako Formula Student UK lehiaketan: Etorkizuneko ingeniariak garatutako ibilgailua 24 herrialdetako 2.000 ikaslek garatutako 118 ibilgailuen aurka lehiatu da eta bere nagusitasuna erakutsi du, ibilgailu elektrikoari saria eman diote, Business case proban lehenengo tokia eskuratu du, merkataritza-proeikzio handiena duen prototipoa bilakatuz; bigarren saria azelerazioan, 4,229 segunduko marka eskuratzeagatik, eta bosgarren saria diseinuan. Emaitza handi horiei esker, Bilboko taldeak 19. postua lortu du, eta Formula Student UKko 20 unibertsitate hoberenen taldean sartu ahal izan da. Lehiaketa horretan mundu osoko unibertsitateetako 120 talde baino gehiagok hartzen dute parte, euren ibilgailuekin.

Formula Student Spain lehiaketan ere, Bilboko ingeniaritza eskolako ikasleek egindako prototipoa, beste unibertsitate askok aurkeztutako modeloen kontra lehiatu zen. Ibilgailua probatzeko 200 kilometro baino gehiago egin ondoren, taldearen helburua Erresuma Batuan lortutako emaitza onak finkatzea izan zen, eta lortu zuten, joan den abuztuan egindako nazioarteko lehiaketa horretan 19. postua lortuz. Formula Student Bizkaiako ikasleek beste marka bat ere lortu zuten: erresistentzia proba amaitzea, lehiaketako gogorrenetakoa, Bartzelona-Kataluniako zirkuituko meteorologia baldintzak muturrekoak izan baitziren.
 

IBILBIDEAK FSB2017 Azaroak, 4 larunbata (13:00) Escuela de Ingeniería de Bilbao, calle Sabino Arana, Plaza Euskadi, Plaza Moyúa, Plaza Euskadi, Plaza Pío X 7, Plaza Euskadi, Plaza Moyúa, Gran Vía, Plaza Circular y Palacio de la Diputación. 

Azaroak, 11 igandea, (13:00): Bizkaia Aretoa, Plaza Euskadi, Plaza Pío X, Plaza Euskadi, Plaza Moyúa, Sagrado Corazón, Plaza Moyúa, Gran Vía, Plaza Circular, Plaza Moyúa y Plaza Euskadi y Bizkaia Aretoa.

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com