Prentsa oharrak

POSIBLE AL DA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK MODU MASIBOAN SARTZEA SARE ELEKTRIKOEN GARAPENIK GABE?

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/08

Galdera horri erantzungo dio sektoreko adituen eta enpresa liderren presentziarekin apirilaren 9an Bilbon egingo den “Berriztagarriak eta Sareak: ezinbesteko binomioa Energiaren Trantsizioan” jardunaldiak

Energia berriztagarriek eta sare elektrikoek ekonomiaren deskarbonizaziorako betetzen duten oinarrizko lekua izango dira Energía y Sociedad foroak, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan, antolatutako jardunaldi honen protagonistak

Bilbao, 2019ko apirilak 8. Energiaren trantsizioak ekonomiaren deskarbonizazioa dakar. Horretarako bidea sektore guztien elektrifikazio efektiboan oinarritzen da, eta horretarako funtsezko palanka energia berriztagarrien sarrera da. Energia berriztagarrien sartze handiagoarekin batera, gaur egun dauden sare elektrikoen garapen garrantzitsua eman behar da. Sareek modernoak eta digitalak izan behar dute, eta automatizatuta egon, sorkuntza handiagoko eta energia intermitenteko testuinguru berri horretan eragiketa egokia bideratzeko, eta, aldi berean, kontsumitzaileek eta ekonomiaren elektrifikazioak eskatzen duten kalitatea izango duen elektrizitatearen hornidura bermatzeko.

Ekitaldiaren gai nagusia izango da energiaren trantsizioak, 2030era begirako ingurumen helburuak eta, ondoren, 2050erako ikatzaren erabateko desagerpena betetzeko ezinbestekoa den eraldaketa prozesuak, inbertsio berri asko eskatzen dituela, energia berriztagarrietan eta sare elektrikoetan. Posible al da 2030erako energia berriztagarriak sartzeko dauden helburuak sare elektriko barik lortzea? Zein erronka dituzte aurrean sare elektrikoek kudeatzeko zaila den sorkuntza handiagoko testuinguruan? Horrelako gaiak dira datorren apirilean, jardunaldi horretan, landuko direnak.

Enrique Amezua Eskolako zuzendariaren eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) zuzendari nagusiaren eskutik etorriko den jardunaldiaren inaugurazioaren ondoren, bertaratutakoek jakin ahal izango dute Eusko Jaurlaritza zelan ari den gauzatzen erkidegoko ekonomiaren deskarbonizazio prozesua. Energia berdea gure industria indartsura hurbiltzeko estrategia eta hartu diren neurriak azalduko dituena Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energia, Meategi eta Industria Administrazio zuzendaria izango da.

Bere esku-hartzearen ondoren mahai ingurua egingo da, eta jardunaldiaren izenburuari ekinez, energia berriztagarriek eta sare elektrikoek batera eboluzionatu behar dutela aztertuko da, energiaren trantsizioa eta ekonomiaren deskarbonizazio hori lortzeko. Bertan, Mikolaj Jasiak Europar Batzordeko Sare Adimentsuen Unitateko kideak, Europar Batzordearen ikuspegi instituzionaletik, sare elektrikoen garapenak eta modernizazioak Europa mailako energiaren trantsizioan beteko duten lekua azalduko du. Parte hartuko duten beste batzuk hauek izango dira: José Miguel Miranda Siemens Gamesa Renewable Energy-ko sarerako konexio saileko kontsultorea; Patxi Calleja Iberdrola Españako erregulazio zuzendaria, une honetan, energia berriztagarrien sartze masibo testuinguru honetan, Espainiako sare elektrikoen garapenak, arautegiaren, teknikaren eta ekonomiaren ikuspegietatik aurrean dituen erronkak aztertuko dituena; eta Guillermo Amann Ormazabaleko Presidentziaren albokoa.

Mahai inguruan Jorge Sanz Energiaren Trantsiziorako Adituen Batzordeko presidentea ere egongo da. Joan den otsailaren 20an Gobernuak aurkeztu zuen 2021-2030 Energia eta Klima Plan Nazional Integratuaren (PNIEC) alderdi nagusiak aztertuko ditu. Mahai ingurua Helena Lapeyra PwCko bazkideak moderatuko du, eta bera izango da jardunaldiari amaiera emango diona.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com