Prentsa oharrak

2019 08 26 FSB2019 BARCELONAKO MONTMELÓN PARTE HARTZEN DU.

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/04

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO FORMULA STUDENT TALDEAK SILVERSTONEKO ARRAKASTA BERRESTEA BILATUKO DU ASTEBURU HONETAN

• Formula Student Bizkaia taldeak bere denboraldi onenari amaiera eman gura dio, joan den hilean Ingalaterrako zirkuitu mitikoan ‘top ten’-ean amaitu ondoren, mundu osoko unibertsitateetako monoplazekin lehiatu ondoren

• Taldea, EHU/UPV ordezkatzen duten 54 ikaslek osatzen dute, hiru segundotan zerotik ehun kilometro ordura heltzen den automobil elektrikoarekin

Bilbo, 2019ko abuztuaren 23an. Uztailean Silverstoneko zirkuitu mitikoan sailkapenaren ‘top ten’-ean sartu ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak (FSB2019) urteko bigarren erronka handiari egingo dio aurre aste honetan; igandera arte Bartzelonako Montmeló zirkuituko asfaltoan ospatuko den Formula Student Spain (FSS) lehiaketaren hamargarren edizioan parte hartzea.

Kataluniako lehiaketa, bere historiako denboraldi onena borobiltzeko aukera da Bizkaiko taldearentzat. Ingalaterrako zirkuituan lortutako hamargarren lekua indartu egin daiteke Montmelón lan ona eginez gero. Esan behar da, azken hiru urteetan, Silverstonen parte hartzen duten laurogei unibertsitate baino gehiagoren artean taularen erdialdean egotetik, ekipo indartsuenen artean egotera igaro dela.

Aste honetan 2014tik 2016ra lortutako erregistroak hobetzea da Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU/UPV) ordezkatzen duten 54 ikaslek eta lau irakaslek osatzen duten taldearen ilusioa, izan ere, jarraiko hiru urte horietan, estatuko talde onena izatea lortu dute. Horretarako, zerotik ehun kilometro ordura hiru segundotan heltzen den eta karbono zuntzezko monokaskoa daukan automobil elektrikoa dute.

Autoa diseinatu eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dute eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Sener, Batz Group, Ingemat, Tecnalia, Aludium, Alunid, Inarak, Irizar Group, EVE, BEC, Aernnova, FemEder, Gedore, Gestamp, iMedusa, Gurit, lemo, Schaeffler, Vimansa edo Transportes Lakunza eta Ingeniaritza Eskola bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola ere.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com