Prentsa oharrak

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO SEI IKASLEK ERREPIKATU EGIN DUTE IKASLE ONENAREN IDOM SARIETAN

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/19

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ‘Espediente Onenentzako Idom Sariek” ikasturte eta titulazio bakoitzeko 34 ikasle saritu dituzte. Horietatik zortziren batez besteko nota 9tik gorakoa izan da Ingeniaritza Industrialeko Masterreko bigarren mailako ikaslea den Jon Baraia-Etxaburuk kalifikazio altuena lortu du, 10

Bilbo, 2018ko azaroaren 19a. Bilboko Ingeniaritza Eskolako “Espediente Onenen Idom Sariek” agerian utzi dute berriro euskal unibertsitatean eskari maila altuenetakoa duen zentroan ikasteko orduan gehien ahalegintzen direnen bikaintasuna. Gaur arratsaldeko omenaldi ekitaldian Eskolak bere ikasle onenak aintzatetsiko ditu berriro, titulazio bakoitzeko ikasturte guztietako 34 espediente guztira, graduak eta masterrak barne hartuta.

Iazko ikasturteko espediente onenei dagozkien datuen artean zenbait xehetasun azpimarratu behar dira. Horietako bat, kalifikazio onena lortu duten 34 ikasleetatik seik errepikatu egiten dutela da, iaz ere sari hori lortu eta gero. Hau da, ikasle sarituen arteko ia bosten batek bigarren urtez jarraian lortu duela bere ikasturteko batez besteko notarik onena. Azpimarratzekoa da Ingeniaritza Industrialeko hirugarren mailan dagoen Borja Hernando. Batez besteko 9,14ko notarekin, bere ikasturteko ikasle onena izan da Eskolan ikasten hasi zenetik, hirugarren urtez jarraian. Horrez gain, Hernando Eskolako Formula Student taldeko kide da, eta ikasketa eta lan ordu asko eskaintzen dizkio proiektu horri, bere jarduera akademikotik aparte.


10 bat eta emakume gehiago
Lortutako kalifikazioaren ikuspuntutik, azpimarratzekoa da Ingeniaritza Industrialeko Unibertsitateko Masterreko bigarren mailako ikaslea den Jon Baraia-Etxaburuk gainditu ezinezko batez besteko kalifikazioa lortu duela, 10 bat. Zazpi espedientek batez besteko 9ko nota gainditzen duten erregistro akademikoak erakusten dituzte, eta 17 zortzitik gorakoak dira. Oso ongi notaren barruan, beti ere, 34 espedienteetatik bederatziren batez besteko nota zazpiaren eta zortziaren artekoa da.

Generoarekin erlazionatutako gaiei dagokienez, betidanik “gizonezkoena” izatearen etiketa izan duen titulazioan, urtero gero eta nabarmenagoa da emakumeen protagonismoa, eta titulazio batzuetan nagusi dira jadanik. Presentzia hori espediente onenetan ere islatzen da, guztien artetik hamabi, ia titulazio guztietako emakumeek lortu baitituzte. Blanca Atxa da batez besteko nota altuena lortu duen neska ikaslea, 9,28, Industria Teknologiako Ingeniaritza Graduko lehenengo mailan.

Sariak Luis Rodríguez Llopis Idomeko presidenteak, Fernando Querejeta, Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioako presidentea eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariak banatuko dituzte, eta ekitaldi berean, saritutako ikasleez gain, hauen senide eta lagunak eta aurretik ikasle ibili ziren Batxilergoko prestakuntza-zentroetako ordezkariak bilduko dira. Horrela, Idom ingeniaritza-enpresa, Euskadin egoitza duten garrantzitsuenetakoa, Eskolako ikaslerik onenak aitortzeko antolatzen den urteko ekitaldi honen babeslea izango da aurten ere.


BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO ESPEDIENTE ONENAK IDOM SARIAK

Berezitasuna eta Ikasturtea Kalifikazioa Izena
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua (4) 8,72 Nagore Romero
Ingeniaritza Zibileko Gradua (1) 8,38 Ander González
Meatzaritza eta Energia Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 7,49 Borja B. Pérez
Meatzaritza eta Energia Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (4) 8,85 Yolanda Garralaga
Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,59 Leire Benito del Valle
Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Gradua (3) 7,78 Lander Temiño
Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Gradua (4) 7,82 Aitor Ezquerra
Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Gradua (1) 8,17 María Ruiz
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,18 María Martínez
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (1) 7,64 Martín Moreno
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (3) 8,49 Olatz Lejarza
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (4) 9,96 Iraia Méndez

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,75 Aitor Martín

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 8,24 Eva Solís
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 8,29 Andoni Díaz de Cerio
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4) 8,82 Iban Orbegozo
Industria Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 9,00 Aimar Alonso
Industria Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 9,14 Borja Hernando
Industria Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 9,28 Blanca Atxa
Industria Telnologiaren Ingeniaritzako Gradua (4) 9,33 Julen Arizaga
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren
Ingeniaritzako Gradua (4) 8,06 Ibon López
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren
Ingeniaritzako Gradua (2) 8,60 Urtzi Puente
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren
Ingeniaritzako Gradua (3) 8,61 Paula de Jaime
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren
Ingeniaritzako Gradua (1) 9,13 Iker Valdelvira
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (3) 7,45 Alexander Díaz
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (2) 8,34 Aitor Gutiérrez
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (4) 8,59 Julen Puente
Itsaketako Gradua (4) 7,78 Egoitz Urtaran
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (2) 8,11 Patrick Guisasola
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (4) 9,17 Ane Miren Aizpurua
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (2) 8,26 Ada García
Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1) 8,67 Joseba Hidalgo
Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2) 9,79 Alejandro Melchor
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1) 8,71 Garazi Erezkano
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2) 10,00 Jon Baraia-Etxaburu

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA
Tel. 94 416 08 00 -- Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com