Prentsa oharrak

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO FUNDAZIOAK INGENIA 2019 SARIAREKIN AINTZATETSIKO DU EUSKAL INDUSTRIAREN MOTORRETAKO BAT, PETRONOR

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/18

Ingenia Sarien X. edizioa, bere 50 urteko bizitzan energiaren merkatuaren aldaketetara egokitzen jakin duen eta bere sektorean lider bilakatu den enpresa bati egindako omenaldia bilakatuko da.

Ingenia Sarien gala gaur arratsaldean ospatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Nekane Balluerka EHU/UPVko errektorea eta Juan María Aburto Bilboko alkatea buru direla. Emiliano López Atxurra konpainiako presidentea ere etorriko da, enpresa, irakaskuntza eta erakunde munduko gonbidatuak izango dituen ekitaldian

Bilbon, 2019ko otsailaren 18an. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fundazioak, aurten berrogeita hamar urte betetzen dituen Petronorrek euskal ekonomiari egindako ekarpena aintzatetsiko du. Ingeniaritzarekin erlazionatutako pertsonen, enpresen edo erakundeen lanari egiten zaion aintzatespenak, Santurtziko zentral termikoak eskatzen zuen fuel-olioa lortzeko findegi gisa sortu zen eta, gaur egun, Repsol taldearen barruan, bere sektoreko planta modernoenetakoa den enpresa sarituko du hamargarren edizio honetan. Emiliano López Atxurra konpainiako presidenteak jasoko du Ingenia Saria Fernando Querejeta Fundazioaren zuzendariaren eskutik, gaur arratsaldean, 18:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian egingo den ekitaldian. Bertan, Nekane Balluerka EHU/UPVko errektorea eta Juan María Aburto Bilboko alkatea egongo dira.

Ingenia Sarietako epaimahaiak Petronor omendu gura izan du X. edizio honetan. Eraldaketak bere ibilbidean izan duen pisua eta bere sektoreko benetako erreferentzia bilakatzeko egin duen etengabeko esfortzua baloratu ditu, lidergo horrek bere inguruneari ekartzen dizkion onurekin, ikuspegi ekonomikotik (Bizkaiko Foru Aldundiaren zergadun nagusia da) eta enpresa ikuspegitik, puntako beste zenbait konpainia eta proiektu erakartzen baititu.

Horrez gain, Petronor bizkaitarren bizitzan dago presente, mota askotako ekimen anitzen bitartez, Superportuaren eraikuntzan izan duen partaidetzan edo ingurunea eta ondarea kontserbatzeko eman duen laguntzan (bere logoan Muñatoneseko Gazteluko almenak daude oraindik), eta baita hainbat motatako kultur eta kirol jardueratan ere. Bilboko Athletic Club taldeak horiek baloratzen jakin zuen, 110 urte eta gero, bere kamisetan lehen aldiz publizitatea jartzea erabaki zuenean.

Bereizgarri horrekin, Petronor, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fundazioak saritu dituen enpresen zerrendan sartu da. Zerrenda horretan euskal industriako izen handiak daude jadanik, Idom, Iberinco, Sener, Panda Software, Ormazabal Taldea, ITP, Metro Bilbao, Bilbao Bizkaia Ur-partzuergoa eta Arteche Taldea, eta baita izen propioak ere, Santiago de Ybarra (Vocento), Luis Cañada (Vicinay Cadenas), Juan Celaya (Cegasa), Josu de Lapatza (Amurrio Ferrocarril), Javier Madariaga (Ingeteam), Joseba Jaureguizar (Tecnalia Korporazioaren Zuzendari Nagusia), Baltasar Errazti (Tamoin Taldea), Xabier Maidagan (CIC Margune) eta Fernando Capelastegui (Bizkaiko Labe Garaiak).

50 urteko bizitza eta erronkaz betetako etorkizuna

Refinería de Petróleos del Norte S.A. 1968an sortu zen, Gobernuak bere findegi plana argitaratu eta gero. Plan horrek, Espainia iparraldean planta bat eraikitzea jasotzen zuen. Lizentzia eskuratu gura zuten proiektuen artean, egoitza gisa Muskiz jarriz Sener ingeniaritza enpresaren sortzaileak ziren Sendagorta anaiek, lurraldeko lau banku eta kutxa nagusien laguntzarekin, aurkeztutakoak irabazi zuen. Mende erdian zehar, akziodunak aldatuz joan dira, eta bertan partaidetza izan duten enpresen artean Río Tinto, Campsa, Gulf Oil edo Pemex aipa daitezke. Gaur egungo akziodun bakarrak Repsol (%85,98) eta BBK (gainerako %14,02a) dira.

Penintsula osoko ahalmen handieneko findegia izango zena hiru urte geroago jarri zen martxan, 1972an. Garai hartan ekoizten zituen sei milioi tonak hamabi tona dira gaur egun, eta etengabeko hobekuntza eta modernizazio prozesu geldiezinaren hasiera izan ziren. Horrela, Espainian berunik gabeko gasolina ekoiztu zuen lehenengo planta izan zen (1986an), eta gaur egun ere joera hori nabarmena da, findegiaren ekoizpen egituraren egokitzapenean edo fuel-olio kontsumoaren murrizketan, Euskadin inoiz egindako industria inbertsio handienean. Iazko urrian, Felipe IV.ak findegiaren instalazio berrien lehenengo harria jarri zuen Ingeniaritza eta Garapen, Mantentze eta Fidagarritasun, Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate sailetan, 39 milioi euro hartuko dituen inbertsioan.

Petronor petrolioaren sektorearen industria abangoardian dago eta bere ingurunearen tradizio zein hurbiltasunaren espiritua adierazten du. Hari zor dio ekoizteko duen indarra. Petronorrek, urtean 12 milioi tonako produkzio ahalmena duela, Espainiako findegirik handiena da, eta bere produkzioaren heren bat pasatxo esportatzen du. Plantillan 928 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako enplegua sortzen du zehar bidez.

Informazio gehiago:
L&V Comunicación (Itziar Villamandos)
Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioaren Prentsa Kabinetea
Tel. 94 416 08 00/657796583 villamandos@lvcomunicacion.com