Prentsa oharrak

2019 10 09 BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA, TXAPELDUNA MAKINEN ETA MEKANISMOEN TEORIAKO III. OLINPIADETAN

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/10

Aitor Gutiérrez ikasleak batez besteko onena lortu du banakako kategorian, eta Sergio Merino kidearekin batera, taldekako lehen postua ere lortu dute

Bilbo, 2019ko urriaren 9a. Bilboko Ingeniaritza Eskola, Bilbon egin diren Makinen eta Mekanismoen Teoriako Olinpiaden hirugarren edizioaren txapelduna izan da. Banakako kategorian, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekaniko Graduko Aitor Gutiérrez Álvarez ikasleak lortu du batez besteko onena, eta Sergio Merino Domínguez kidearekin batera, taldekako kategorian ere lehen postua lortu dute. Bietan tutorea Maider Loizaga irakaslea izan da.

Ekitaldian Espainiako 6 unibertsitatetako 19 ikaslek eta 12 irakaslek hartu dute parte. Ekitaldian zehar, ikasleek, ebaluazioa jaso zuen proba egiteaz gain, hainbat ebentutara joan ziren. Carmen Rodriguez Gorlizko Ospitaleko zuzendariak ingeniari batek medikuntzan bideratu ditzakeen arazoak aurkeztu zituen eta Automotive Intelligence Centerreko, Sidenorreko eta Becht Engineeringeko profesionalek unibertsitatetik lan mundura dagoen saltoa zelangoa den azaldu zuten, eta aholku zuzenak eman zizkieten etorkizuneko ingeniariei.

Bi urtez behin egiten den ekitaldia, Madrilen eta Sevillan egindako lehenengo bi edizioen ondoren helduko da Bizkaiko hiriburura. Ekitaldia Asociación Española de Ingeniería Mecánica elkarteak eta EHU/UPVk babesten dute, Eskolarekin eta bertako Ingeniaritza Mekaniko Sailarekin batera.

Olinpiada horiek, Estatuko hainbat unibertsitatetako ikasleak ingeniaritza mekanikoaren eta makinen eta mekanismoen diseinuan dituzten ezagutzak erakusteko lehiatzen diren norgehiagoka dira. 2015ean Madrilgo Carlos III Unibertsitatean egin zen lehenengo edizioan Sevillako Unibertsitateko ikasle talde bat izan zen garailea. Hurrengo deialdian, Andaluziako hiriburuan 2017an egindakoan, garaipena errepikatu zuten.

Lehiaketan zentratutako alderdiarekin batera, Olinpiaden helburu nagusia unibertsitate desberdinetako ikasleen eta irakasleen arteko harremanak sustatzea da, irakaskuntzari eta ingeniaritzako espezialitate horretan ikasten ari direnen prestakuntzari eta etorkizuneko enplegagarritasunari buruzko ideiak denen artean aztertzeko. Horretarako egitarau zabala prestatu da, hainbat sektoretako profesionalen eskutik etorriko diren hitzaldiak eta elkarrizketa bultzatzeko beste ekitaldi batzuk.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Itziar Villamandos / 657 796 583 / villamandos@lvcomunicacion.com


JEPE 2020 - Argazkiak